ZIMURRAK PLANTXATZEN


Berriro futbola hasi da eta gu beti bezela irabazten. Atzo Errealak irabazi egin zuen, Bikain!!
Asko pozten naiz Errealak irabazten duenean, ba dakit Euskal Herrian eta beste herri askotan arazo asko daudela, mundua arazoz beteta dago, baina biztanle harruntak zer egin behar dugu?
Ni ez nago suizidatzeko prest, ni bizitzeko prest nago eta ez da gutxi. Bizitzeko jaiotzen gara eta gozatzeko bizi gara.
Arazoak poliki poliki konpondu beharko dira.
Futbolera berriro itzuliaz, iruditzen zait Errealak aurten paper polita egingo duela. Etxeko partiduak irabazi egin behar ditu, gehienak behintzat, gero kanpoko lanak ezberdinak dira, etxetik kanpora zaila izango da puntuak ateratzea. Agian berdinketa batzuk….
Lehengo urtean eta aurrekoan, zailtasun gehiegi izan zituen golak sartzeko, gutxienez zazpi eta zortzi aukera behar zituen gol bat sartzeko. Horrela ezin da ezer egin.
Aurten iruditzen zait, gauzak aldatu egingo direla, batez ere etxean.

Eta orain hasiko gara serio idazten, baina zer? Ez zait eser bururatzen. Hau panorama!!
Lasai lagun, ez gara hortik bizi eta eskerrak!
Dena den, aspertzen naizen momentutan ( ia egun osoa) egoten naiz pentsatzen, Altzan bizi nintzenean, ze gutxi pentsatzen nuen Hendaiara etorri beharko nuela bizitzera.
Haurtzaroan, Siusko sagastian eseritzen nintzenean, nola hasiko nintzen gauza hoiek pentsatzen ! Orduan Zoriontsua nintzen. Udara osoa fruituak jaten pasatzen nuen eta kalitatezko fruituak.
Oraindik ez zaizkit ahaztu Siusko Anpaloriak, hoiek dira gereziak, Mundialak!
Mirasunen ere, asko ibiltzen nintzen, han oso onak ziren amabirjin sagarrak. Hemendik berreheun metrora, badago horrelako sagarondo bat, egunero egiten diot bisita.
Ibarburun ez zegoen fruitu kopuru asko, baina zegoena ona, Udare goxoak eta piku klase asko. Egun batean hasi eta pikua uztu egin nuen, hasi eta bukatu.
Ez zen handia, baina hala ere, ale mordua zeuzkan.
Ibarburun ez zegoen haurrik, han ibiltzen zen haur bakarra ni nintzen eta utzi egiten zidaten fruituak jaten. Siusko eta Mirasungo seme-alabak ez ziren joaten.
Hainbeste fruitu jaten, azkenean etorri zait zerbait burura. Agian ona da edo agian txarra?
Kultura txarrik ba al dago?

Erabat aldatu behar dut asuntua. Azkenean, zain eta zain egon ondoren, amona batek deitu nau etxera, seguraski bere etxean lan egingo dut, garbitasunean ( kristalak, platerak) eta plantxan ere egin beharko dut.
Bergaran, Oxintxun ikasi nuen plantxatzen, ( Jexus Beitia, Izaskun eta Amaia Mayora, Rufino difuntua, Amama, Elisa Gantxegi, ze emakume puska! Amaia Beitia ere han zegoen, orduan haur bat zen, orain bi haurren ama da. Famili horren etxean ikasi nuen plantxan.Urte batzuk pasa dira, baina ondo ikasten dena, ez da inoiz ahaztutzen.
Nere zimurrak ezin kendu, ba noa ( seguraski) amona horri erropa plantxatzera. Berritxua da eta eztabaidatuko dugu, baietz iruditzen zait, baina ez naiz saiatuko bere ideiak plantxatzen, ez dira ikuitu behar, dabiltzala nahi duten bezela, lasai, aske. Gainera idei batzuei oso ondo datorkie zimur batzuk.
Ba ez, ez noa. Neretzat ez dago lanik.

Bertso batzuk egiteko asmoa nuen,
bizitzeko gogoa nuen,
bizirik nengoen,
pozik nengoen….
Orain, poliki poliki hiltzen ari naiz,
nere bizia itzaltzen ari da.
Nere bizia eta nere heriotza itzaltzen ari dira,
nago nere kondarrei begira,
ze gutxi naizen!
Gaiso nago
eta nere gaisotasuna
dagoen eskasena da,
ez dut indarrik barre egiteko,
ez dut indarrik bizitzeko,
bizia ez baita arnasa hartzea bakarrik.
Bizia da, heriotzaren gainean eserita
egunero Eguzki puska bat jatea.
Hori da bizia eta bizitzea,
adore hori, ausardi hori edukitzea,
hodeiertza ikusi ondoren,
egunsentiari agurtu ondoren
irribartsu, Eguzki puska bat gozaltzea.

Nik ez dut adorerik hori egiteko,
ez dut indarrik bizitzeko,
nere irribarreak zimurrak ditu,
ezin dut barre egin.
Irribarrea,
aurpegiko lorea,
biziaren zutabea,
gaiso daukat.
Eta zer egin?
.......................
Suizidatzeko asmorik ez dugunok,
gure arazoentzat soluzioak bilatu behar ditugu
eta nik aurkitu ditut nereak.
Zimurrak erre egingo ditut,
ilunpearen zabortegian,
ondoren irribarrea ureztatuko dut,
gutxi gustatzen zaidan Txanpainarekin
eta berriro lortuko dut bizia eta bizitzea,
naizena izatea!!
.
Gure aitona bederatzi semeekin alargun gelditu zen eta zutik jarraitu zuen, bederatzi semeetatik zazpi atxilotu egin zioten eta zutik jarraitu zuen, bi seme fusilatu zioten eta beste bat erreta hil zen eta zutik jarraitu zuen.
Gure aitona ez zen inoiz isildu, beti bizi izan zen bertso kantari.
Ez zekien zimurrak plantxatzen, baina ez zuen beharrik, zuen odola eta Euskerari, Euskal Herriari zien Maitasuna, nahikoa zen bere arazo denei aurre egiteko.
Ni ere famili hortako partaidea naiz, aitona eta aitaren odola daramat zainetan, beraz, hemen
bukatzen dira tristurak eta hemen bukatzen da Bigarren Atala.
.
JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!
-------------------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ATALAREN AMAIERA
hurrengo kapitulua : NI NAIZ EUSKALDUNEN AMA



Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada