IGELTSEROEN GERRIA



Lagun hurkoa maitatzeko kategoririk ez duenak,
gaitasuna izan behar du errespetatzeko.


Martillungo Sindikatuan orain dela hogei urte egindako Olerkiak eta Bertsoak idatzi nituen, Martillunen Gaur hemendik aurrera egingo ditudan, Olerkiak, Bertsoak, Esaldiak eta abar.
Seguraski Euliak berriro azalduko dira nere bizian, batez ere Patrixi, nere lagun zaharra.

Berrogeita hamazazpi urte ditut, gerria txikituta daukat eta ezin dut lanik egin. Eskerrak idazteko burua nahikoa den.
Eta hemen doa lehenengo bertsoa, gora Bordazar, gora Martillun eta gora Sindikatua.

Isilik doa bizia
Udazkenaren gurdian
osasuna eseri da
nere etxeko atarian
burua txuritu zait ta
zahartzaroa agerian
zenbat oinaze bizi den
Igeltseroen gerrian.
Zenbat Zorion dagoen
langileen aberrian
aurtengo Udaberria
bukatuko da Urrian
gaztainak jango ditugu
itsasoaren erdian
bertsotan ariko gara
izar gorrien azpian.


Bapatean bururatu zait zerbait, baina ez dut lortzen idaztea. Ezin denean bukatu hasi duguna, hobe da uztea, ez da ezer gertatzen. Beste zedozer egingo dugu.


IGELTSEROEN GERRIA


Gaur triste nago,
gaur ez naiz ni,
ez dakit nor naizen,
agian ez naiz inor.
Agian naiz malko bat
bere begien bila dabilena.
Gaur nere pausoak
ez dute ezagutzen bidea
gaur nere arnasak
ez du maite hegohaizea
gaur biziak erakutsi dit
errealiatatearen kolorea.
Lana biziaren gorputza da
eta nik ez dut, ez lanik
eta ez bizirik.
Baina hala ere, jarraituko dut hiltzen,
ez naiz suizidatuko.
Bihar, sasi demokraziaren hilobian
pisa egin ondoren,
gelditzen zaidan indarrarekin,
hasiko naiz eraikitzen,
Justizia Sozialaren Jauregia.
Langileak benetako Justizia merezi dugu!
Bihar ariman daukadan azken adreilu hori
zorionaren paretan ipiniko dut.
Bihar ez naiz triste egongo.
Bihar ni izango naiz.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada