ASPERTZEN NAIZ ORAINDIK


Nola diren gauzak, telebista ikusten nengoen eta bapatean bururatu zait zerbait idaztea.
Eta zergatik?


Aspertzen ari naiz,
aspertzen gehiegi,
zerbait egin behar dut,
baina zer?
Idatzi, idatzi egingo dut zerbait.
Aspertuta dagoen igeltsero batek
ahal du zerbait interesantea idatzi?
Ageriko da.
Idaztea ez da hitzen entsalada,
Bizia eta Heriotzaren erabakia da.
Idaztea da dena esatea,
kultura egitea
ametsak eraikitzea
zerua ikuitzea
izarrak margotzea
miopia sendatzea
lurra astintzea
ipurdia erakustea
eguzkia besarkatzea
urarekin mozkortzea
itsasoa jaztea
utopia zauritzea
zoriona ezagutzea
bideak irekitzea
bizia esnatzea
hanka sartzea
musuak ematea
gaua mozorrotzea
egia biluztea
elurra erretzea
ilargia maitatzea
egunsentia orraztea
gezurra lurperatzea
pertsona izatea
pozik bizitzea
……………….
……………….
Ah, eta ez aspertzea!


Hor goien, hasieran, nahita idatzi dut, ze ahal duen idatzi igeltsero aspertu batek?
Galdera hori egin dut, zeren konturatzen naiz, igeltsero lana, piskat eroria dagoela, ez duela prestigio asko gizartean, ba dirudi igeltseroa izateko hartaburua izan behar dela eta ez nago batere ados.
Badaude pertsona batzuk, oso gutxi, burmuin berezia dutenak, baina burmuin berezia dute, ez Unibertsitatera joan direlako, talentu handiarekin jaio direlako baizik.
Jende aparta dena, seaskan sartu orduko monstruoak dira!!!
Hemen itxura egitea alferrik da, kultura izatea ez da nahikoa, kultura koipea bezela da, hartu egiten da, gizarte honetan mediokre pila bizi gara eta begira nola diren gauzak, igeltseroak ez gara batere mediokreak.
Guk badakigu begiekin marra zuzena egiten izarren mugetaraino, badakigu haizearekin hegan egiten inora erori gabe, badakigu euriaren malkoekin itxaropena ureztatzen , hitz batean esanda, badakigu biziarekin dantzatzen.
Biziarekin dantzatzen ikasi dugu eraikitzen, Zoriona eraikitzen, Zoriona etxeak bezela egiten delako, musu bat bestaren gainean ipinita.
Diruak euforia ematen du, Maitasunak ZORIONA!!
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada