IRAGANAK ZAURITZEN NAU


Orain lagun, gu biok serio xamar hitzegin behar dugu. Laburra izango naiz, serio hitzegiten dugunean ezin gara luzatu, gauza garrantzitzuak esaten direnean motza eta sakona izan behar da.
Ez dakit noiz hilko naizen, baina aitortu behar dut ZORIONA ezagutu dudala eta dastatu dudala.
Eta zuk?
Baietz pentsatzen dut. Txurreroen munduan bizi baldin bazara ( hau irakurtzen ari zara) badakizu Zorionaren listoia ezin dela oso goien jarri behar.
Pertsona azkarra ez da buru aparta daukana bakarrik, baita ere oso azkarra da, daukan burmuinarekin, lortu ahal duen zoriona lortzen duena.

Zorionak ere baditu bere atalak, inor ez da beti Zoriontsua, ezin du izan. Edozein zerutan azaltzen dira hodei horiak.
Urte batzutan hegohaizeak ez du laztantzen, zauritu baizik eta mingarria da Udazkeneko arratsaldetan gure zoritxarraren ahotsa kantari entzutea.
Memoriak ez du errukirik eta bizi osoan zigortzen gaitu, gogor gainera, oso ondo daki non hartzen dugun mina.

IRAGANAK ZAURITZEN NAU



Neguko arratsalde tristeetan,
haizeak bizitzeko indarrik ez duenean
eta euria bakarrik egoten aspertzen denean,
egoten naiz begira,
begira urrutira…..
Ikusten ditut usteldu ziren musuak,
herdoildu ziren besarkadak,
gaisotu ziren irribarreak,
jaio ez ziren jolasak,
ilunpeak lehortu zituen malkoak.
Haizeak bidalita
entzuten ditut nere garraxiak,
nere alaben ohiuak,
entzuten dut
nere emaztearen arnas nekatua,
errepresioak bizitzeko gogoa itotzen zioenean.
Tximista eta trumoien artean
ekaitzak gainditzen didanean,
entzuten ditut biziak esaten zizkidan hitzak,
“ Zoriona neguan jaio da “
Neguan Zoriona jaio da
eta zoritxarra ere.
Neguan nere zauriak ezin ziren itxi
eta oraindik irekita daude,
zainak uztutzen zaizkit
nere alaben haurtzaroarekin gogoratzen naizenean.
Aita non egiten duzu lan ?
Aitak ez zuen inon lanik egiten,
edo bai….
seguraski Euskal Herria maitatzea lana da.
Lana da bai, usoa izateko jaio
eta basurdea bezela bizi beharra.
Ihes, beti ihes, hori zen nere eguneroko ogia,
ogia baina ez argia,
argia zen nere alabeen irribarrea
nere izarren algara,
haien poza ni ikusitakoan,
Aita, Aita !!!
Eta berriro ihes,
Demokraziak, Justiziak, harrapatu nahi ninduten,
gorde, ezkutatu egin behar nuen,
ilunpetan bizi behar nuen,
Euskaldunak Euskal Herrian ezin dugu usoak izan,
basurdeak izan behar dugu.
Gordelekuan bizi nintzen,
nere txikien musuak usaintzen,
haien jolasak gogoratzen,
nere Zoriona besarkatzen
……………………..
horregatik
Iraganak zauritzen nau.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa : ASKI DA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada