ASKI DA !!


Orain sekretu txiki bat kontatuko dizut lagun. Pasa diren egunetan txisparik gabe nengoen eta atzo ostirala zen, beraz, ondo bazkaldu nuen, afaldu ere, ardo piskat edan nuen eta gaur gauean ez dut lorik egin, oso gutxi.
Kafe piskat hartu nuen eta bart lauretan esnatu naiz, ezin nuen lorik hartu. Zer egin behar dut nik orain, galdetu diot nere burari?? Betikoa, idatzi. Hauxe idatzi dut, ea zure gustokoa den.


Zoriona ez da erosten,
norberak eraiki behar du,
zoriontsua nahi baldin ba duzu izan,
lasai hasi, presarik gabe,
ez dira nahikoak bi ordu.
Sendia, lana, lagunak maite,
osasuna eta kontzientzia zaindu,
konpondu ezin diren arazoak
ahaztu edo galdu,
eta bikotearekin dituzun ezberdintasunak
musuka kendu.



Bi mila eta hamargarren urtean bizi gara, udaran hain zuzen. Garai honetan krisis bete betean gaude. Langileek arazo larriak gainditu behar dituzte, grebak daude han eta hemen, inork ez daki nola irtengo garen hemendik.
Ni ere ez nabil batere ondo, Lapurdiko Kanpinetan langileak behar dira komonak garbitzeko, ba dirudi inork ez dituela garbitu nahi, baina hala ere neri ez naute hartzen.
Berrogeita hamazazpi urte ditut, gerria izorratua daukat eta txarrena da, ez naizela Unibertsitatean egon. Polonian ba dago Unibertsitate bat, Komonak garbitzen ikasteko.
Urruti xamar iruditzen zait, gainera adin honekin…..noiz hasi behar dut komonak garbitzen, zazpi urteko karrera da, bukatzerako hirurogoeita bost urte ditut.
Nola jarri den lana bilatzea, nola harrotu diren nagusiak!!!
Lotsik ez dute oraingo nagusiak! Ez dute ezer errespetatzen, lana eskatu eta ez ba zaie interesatzen, ez dute erantzun ere egiten.
Komonak garbitzen beraiek hasiko beharko luteke, kaka artean bizi dira, kaka direlako, botatzen duten kiratsa, ez da mokordoena baino gozoagoa.


Oso gutxitan pentsatzen dut, krisisa bukatuko dela.
Gutxitan pentsatzen dut, arindu egingo dela piskat.
Batzutan pentsatzen dut, langileak krisisean bizitzeko jaio garela.
Maiz pentsatzen dut, guk ez dugula merezi miseri honetan bizitzea.
Askotan pentsatzen dut, munduko txiro denak zoriona lortuko dugula.
Beti pentsatzen dut, langileak ez dugula beste irtenbiderik, abere berritxua atxilotu egin behar dugu, epaitu eta heriotz zigorra aplikatu. Langileak ezin dugu nazkagarri horren menpean milaka eta milaka urtetan hil.
Abere berritxuak ito egiten gaitu, ezin dugu arnasa hartu, ezin dugu burua altxa, ezin dugu pentsatu, ezin dugu erabaki, ezin dugu bizi, ezin dugu pertsonak izan.

ASKI DA !!

Pertsonak zoriona lortzeko jaio gara, horretarako lan egin behar dugu, irabazi dugun diruarekin, bizia gozatu behar dugu , disfrutatu, pozik esnatu eta irribartsu oheratu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa: MUSU BAT MUSUARI

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada