MUSUARI MUSU POLIT BAT



Gaur San Fermin eguna da. Goizeko zortzirak dira, telebista daukat begien aurrean eta “ enzierroa “ ez dut ikusi nahi. Zergatik?
Arrazoi bat baino gehiago daude, bat, oso urduri jartzen naizelako eta bi, jende gehiegi dagoelako. Jende gehiegi dago, erdia baino gehiago itxura egitea joan delako, ez dira benetan joan
zezenen aurrean jartzera, joan dira bere burua erakustea, batez ere telebistan.
Irunako kaleetan ez da hainbeste jende kabitzen, ez dago lekurik korritzeko, momentu larri batean ezin da ihes egin, beti egingo duzu topo norbaitekin!
Gaur “ enzierroa “ antolatuta dagoen bezela desastre hutsa da. Atera behar du, benetan prest dagoena zezenen aurrean jartzeko eta beste denak kalera!!!
Gauzak garbi egin behar dira, batek ez baldin ba du ausardirik zezenen aurrean jartzeko, ez da ezer gertatzen, ez da lotsagarria, oso normala da. Lotsagarria da eta anormala, oso anormala gainera, Irunara joatea bakar bakarrik itxura egitea.
Guk ez dugu itxura egingo, saiatuko gara zerbait interesantea egiten….ez dakit gai izango garen, gaur baino hobeto egon beharko dugu.
Gure alde esan behar dut, gaur astelena dela, larunbatean borroka eguna eduki genuen, Errioxako ardoaren aurka, atzo ere ez genuen batere gaizki pasa, tira, bizimodu txarragoak ba daude zoritxarrez.
Pazientzi piskat behar da, egun denak ez dira berdinak.
Bapatean bururatu zait zerbait ederra, oso ederra, badator..... Hernaniko Alkateari egin behar diogu omenaldi txiki bat, bai horixe!
Behin baino gehiagotan esan dut, Euskal Herria asko maite dudala, maite ditut gure mendiak, gure ibaiak, gure kaleak…..baino batez ere maite ditut Euskaldunak.Batez ere maite ditut borondate osoarekin, bihotz bihotzez, maitasun osoz, dena ematen, ezerren truke, Euskal Herria eraikitzen saiatzen ari diren Euskaldunak. CHAPEAU!!!
Horregatik eta oso gustora, saiatuko naiz zerbait polita, zerbait kuttuna idazten zuretzat Marian, merezi duzulako.

MARIAN BEITIALARRANGOITIA ri


Izar liluragarria.
Egunsenti berezia.
Argi garbia.
Urre gorria.


Egi paregabea.
Arrazoi dotorea.
Taupada Iraultzailea.
Pertsona emea.


Lore gozoa.

Ihintz freskoa.
Haize harroa.
Uso beroa.


Musu goxoa.
Bihotz zintzoa.
Maitasun osoa.
Askatasun pausoa.


Amets zoragarria.
Aberriaren harria.
Itxaropenaren irria.
Etorkizunaren orria.


MARIAN, MAITAGARRIA ZARA BENETAN!!


Hernani, herri ederra! Altzatik ez dago batere urruti, orain dela hilabete batzuk joan ginen tarta bat erostera, ospe handia du tarta horrek, momentu honetan ez zait gogoratzen dendaren izena.
Orain gogoratu zait, uzte dut Adarraga dela.
Kontua da, neri ez zaidala gustatzen, hala ere jaten dut. Dena ona da eta ez dena, oso ona delako da.
Ogia ere ona egiten dute Hernanin, Dorronsoroko ogia askotan jaten dugu, gure lagun batek, Joxe Mari Arzallusek bertan lan egiten du.
Bukatzeko esango dut, gaztetan joaten ginela Igande arratsaldetan, udaran, ondo pasatzen genuen.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengoa : POETA HANDIEI IRAKURTZEN

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada