POETA HANDIEI IRAKURTZEN


Badakizu lagun ezin dudala lanik egin eta orain ere, egunak hogeitalau ordu ditu.
Inoiz egin ez dudana, orain hasi naiz egiten. Hasi naiz Poeta handien Poemak irakurtzen, Neruda, Machado, Garcia Lorca, Migel Hernandez eta abar.
Baita ere hasi naiz Poeta Euskaldunak irakurtzen, lehengo egunean irakurri nituen Arestiren Poema batzuk.
Eta nola ez, Mikel Ibargurenen Poemak irakurriko ditut. Oraintxe bertan gogoratu naiz berarekin. Euskera oso ederra du, dotorea, jateko modukoa!
Irabazi zuenean Irungo Poesia Txapelketa, Poema bat asko gustatu zitzaidan.
Esango dizut lagun zer sentitzen dudan irakurtzen, batzutan iruditzen zait, ez dudala Poesia ulertzen, agian formakuntza txikia dudalako, garbiago esanda, kultura gutxi dudalako.
Poesia batzuk berehala ohartzen naiz onak direla, adibidez Machadoren “ caminante no hay camino, se hace camino al andar”, gustatu zait asko Nerudaren Poema bat, baita ere Miguel Hernanderen lan batzuk.
Gabriel Arestiren lan batzuk gustatu zaizkit, gero ordea, irakurtzen ditut beste batzuk eta gelditzen naiz jakin gabe onak edo txarra diren.
Hori esaten dut, ba nere lanarekin berdin gertatzen zaidalako; batzutan, askotan, idazten dut aspertuta nagoelako, ezin dut beti paseatzen ibili, gainera paseatzen dut bakarrik, horrek esan nahi du idazten ari naizela.
Idazteko momentu batzuk bakarrik dira onak, gero beste momentu batzuk txarrak dira, baina guk momentu denak bizi behar ditugu.
Ondo pasatzen dut idazten, gainera dohainik da, beraz jarraituko dut.

Udara honetan gertatu zaizkidan gauza batzuk, ekarri didate gogora esaldi hori edo…egia esan, ez dakit ze izen duen horrelako idatz lanak.


Pertsona izan gabe
iraultzaile izan nahi duena……
da musua izan nahiean,
puzkarra izaten bizi dena.
-------------------------------------------------------------------------------------------------

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada