EULIAK HASERRE DAUDE



Ogia okinak egiten dute,
Iraultza, Iraultzaileak egingo dute,
baina ez nago batere ziur,
zeren, oraindik ez dute bakar bat ere egin.


Ez dakit, baina iruditzen zait orain dela bost mila urte baino abereagoak garela.



Ez dakit zenbat denbora pasa den, azkeneko bertsoa egin nuela. Ziur nago aitona haserretu egingo zela. Bera bertsolaria zen, harek errez egiten zituen bertsoak, neri kosta egiten zaizikit egitea. Aspergarria da bertsoak neurtzea, beno bertsoak eta beste gauza pila bat. Gero polita da irakurtzea eta politagoa oraindik abestea.
Neri ahaztu egiten zaizkit, oso bertso gutxi dakit buruz.
Esan dudan guztia egia izan arren, berriro egingo ditut bertso batzuk. Bordazaharreko behiak jarraitzen dute esnea ematen.

TRISTURA
Tristura zer ote den
ari naiz pentsatzen,
ondo ez dakitela

ez al da igartzen.
Gure etsaia denik
ez zait iruditzen,
nere ustez bakarrik
ez daki bizitzen.


Tristura argala da
lotsati xamarra,
ilunpetan bizi da

eginez negarra.
Ez da inoiz biluzten

gure neska zaharra,
gauero jorratzen du
bere zoritxarra.

Bakardadez josita
hor dabil bidean,
musurik hartu gabe
ezpainen ertzean.

Jakingo luke zer den
dantza elurrean,
bizia besarkatu

suaren gainean.


Tristura alaitu da
negarrik ez dago,
malkoak lehortuta,
zimurrak akabo.
Gora irribarrea
gora betirako,
bizitzen dakiena
bizi da gehiago.


Bizia ez da motza
luzatu ezkero,
matza ez da usteltzen
janda eta gero.
Tristura jaiotzen da

pozik egunero,
primeran bizi baita
gaupasan gauero.

Pertsona ia ito da
igeri mendian,
hegan ihes egin du
izarren azpian.Ametsa hor bizi da
Ilargi erdian,
Zorionak badaki

bizitzen bizian.










Bertso hoiek zailak dira egiten. Aldiro aldiro zazpi sei, zazpi sei, ez da batere erreza. Zu lagun egin froga, azkar ohartuko zara lana dela eta lan zaila. Silaba gutxiekin gauza azko esan behar dira.
PAM, PAM, PAM,PAM!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Norbait ari da atea jotzen eta ez goxoki. Ez dakit nor izango den hainbeste zarata ateratzen duena. Ia ziur nago nor den, baina ireki arte nahiago dut isilik egon.
-- PATRIXI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
-- Bizi al zara Kaiku?
-- Bai, bizi naiz.
-- Zenbat denbora da, ez zarela Biriatura joan?
-- Hilabeteak pasa dira. Baina beno........Altzara asko joaten naiz eta ezin dut egon bi lekutan momentu berdinean.
-- Ahaztu baino lehenago esan behar dizut, gure haitzuloan beste bi Poesi agertu direla. Eta orain atera Cointreau piskat.
-- Gelarekin?

-- Ze galdera!!!! Bada hogei urte gutxienez ezagutzen garela eta oraindik etortzen zara ergelkeri horrekin!!!

Euliei gustatzen zaie Cointreau gela askorekin. Euliek beroa gutxi estimatzen dute.
Patrixi nerekin haserre dago. Agian arrazoi du, baina zaila da neretzat asko ikustea. Momentu hauetan ba ditut beste lehentasun batzuk. Cointreau botila hustuko dugu eta gero gerokoak.

-- Zer kontatzen duzu bestela Patrixi?
-- Berri gutxi ditut, dena zaharra. Eta zuk zer kontatzen duzu?
-- Ni piskat nazkatu naiz jendearekin kontaktatzen. Inork ez du erantzuten. Lehen Frantziko Kultura zena, orain Euskal Kultura ere bihurtu da. Aurrera joan beharrean, atzera goaz.
-- Lasai Kaiku, hori ez da hain garrantzitsua. Garrantzitsua da lan munduan gertatzen ari dena.
-- Bai, langile asko egoera txarrean dago, krisisa oso handia da eta ez dakit nola aterako garen hemendik.
-- Bide bakarra dago. Langileak Abere berritxua desagertuarazi egin behar du. Gizartean Pertsonak agindu egin behar du, dirua pertsonaren zerbitzura egon behar du. Pertsona da Gizartearen Erregea.
-- Hori oso polita da entzuteko, baina....nola lortzen da hori?
-- Esan dizut. Langileak agindu behar du, Abere berritxua desagertu egin behar du, Pertsona ezin du izan Abere demokrakaren morroia.

Patrixik aklaratu egin behar du piskat, bestela esan duena, oso zaila da ulertzen.

-- Patrixi galdera zaila egin behar dizut, hartu denbora erantzuteko. Nagusia langilea da ?
-- Lan egiten duen edonor langilea da.

Gaur Patrixi etorri zara oso....ez dakit nola esan.

-- Langileak diru asko kobratzeko eskubidea du?
-- Noski. Lan asko egiten duena, diru asko kobratzeko eskubidea du.
-- Eta nagusiak asko kobratzeko eskubidea du.
-- Baita ere. Nagusia langilea da eta eskubidea du diru asko irabazteko. Ezin duena da, langilea baino hamar aldiz gehiago irabazi edo bost aldiz gehiago. Irabazi behar du ba.....bi edo hiru aldiz gehiago, nahikoa da.

Euliak ihes egiten maisuak dira, eskerrak Patrixik urte batzuk dituela. Aprobetxatu behar dut abantail hori.

-- Lanik egin gabe, batere nekerik gabe, milaka eta milaka milioi irabazteko eskubidea badu norbaitek?
-- Ez.

Orduan ba dakigu zer egin behar dugun. Dirudun handi hoiek, gizartetik kanporatu egin behar ditugu.

-- Agur Patrixi, hurrengo arte.
-- Esan dizut Kaiku non dauden beste bi Poesi. Duela hiru mila urte idatzita daude.

hurrengo kapitulua
ETA BAT BATEAN















































Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada