ETA BAT BATEAN


Hotz handia, izotz krudela,
Euskaldunen Aberrian ez zen berotzen arnasa,
arrazoia zaurituz gezurra nagusitu,
egia desagertu arte.

Justizi txarra eta eskasa.
Gure Herri zaharrak ez zuen ahalmenik,

Gure Aberria triste zegoen, goibel,
indarrik gabe bizitzeko, borrokatzeko,
kemenik gabe gure etsaiei aurre egiteko,
ausardia galdu genuen garenak izateko.
Hala ere, gu ez gara inoiz belaunikatu,
ez gara inoiz errenditu,
ez gara inoiz etsaien morroiak izan.
Herri zahar honek, beti, beti,
zutik besarkatu du bere ametsa :
gure Aberriaren jabe izan.
Zauriz beteta, hortzak estutzen, odola irakiten,
Aberria maitatzen egin dugu bidea,
horrela bihurtzen da hazia lorea.
Eta loreak izaten jarraitu dugu,
gure Udaberri txikia kolorez apaintzen,
gure ametsa eraikitzen, espetxeak betetzen,
militanteak hiltzen eta zergatik ez esan,
Itxaropena galtzen......
Euskaldunak etxean egiten dugu negar,
etsaiak ez digu inoiz erorita ikusi,

egosgorrak, benetakoak garelako,
maitasuna burnizko sentimendua delako,
Euskal Herria aske izateko jaio zelako.
................................................................
Eta bat batean, goizeko ordubietan,
Euskal Herriaren aurrean EGUZKIA atera zen.
Hura bai izan zela ustegabe zoragarria!!!!
Zerua dotore apaindu ondoren,
Ilargia berriro biluztu zen!!!
Izarrekin nahi zuen dantzan egin.
Gau hura dastatzekoa zen.
EUSKALDUNEN EGUN HANDIA ZEN !!!!!!!!!!!
Sabino Arana eta Telesforo Monzon
Izarren artean besarkatu ziren.
Lehenengo aldiz gure historian,
Euskaldunak negar egin genuen denen aurrean,

poza ez zen kabitzen gure bihotzetan.
Gaupasaren ondoren Euskal Herria oheratu zen,
lasai, patxadan, harrotasunik gabe.
Aberri askea ginen.
GORA EUSKAL HERRIA



Ez dakit zenbat aldiz irakurri dudan Poema hau. Ni gustora gelditu naiz, horrelakotan beti idazten dut bihotzarekin eta atxurrarekin.
Ez dakit zuri lagun gustatu zaizun hala ez.
Ziur nago nere Aitonari asko gustatu zaiola eta nere Aitari eta nere osaba fusilatuei ere bai.
Eta ez hoieri bakarrik, baita ere senide guztiei.


PERFEKZIOA GORROTATZEN DUT


Bizi garen gizarte xelebre honetan,
ba daude gauza batzuk,
nik ez ditudanak onartzen.
Adibidez perfekzioa.
Zergatik eta zertarako,
izan behar dugu perfektoak?
Ezertarako ez!!!!!!!!
Ze ederra den goizean jaikitzen garenean,
gelako argia piztuta uztea.
Nori ez zaio gertatzen
alkandora gaizki lotzea…..

Hori da bizia
eta hori da bizitzea,
gure akatsak maitatzea!!!!
Ze ederra den hanka sartzea!!!!!!Bizia berez aspergarria da,
biziak gatza behar du,

denborak xarmarik ez du,
azkar zerbait aldatu behar dugu,
mugitzea tokatzen zaigu.
Gerriari baimena eskatu gabe,
ausartuko nintzateke esatera,
akatsak Zorionaren lengusuak direla,
horregatik ezin dugu bizi makinak bezela,
onartu behar dugu behingoz,
perfekzioan bizia, oso oso aspergarria dela,
eta horrela,
irribarrea ere,
nahiz eta urrezko baikortasuna izanda,
puzkar ustela.


Pasa egin naiz piskat, baino beno, ez gehiegi. Orain beste zerbait pentstau behar dut idazteko, momentuan ez dakit ezer. Bat batean etorri zait zer idatzi.

hurrengo kapitulua
POESI BAT AMARI

1 comentari:

  1. Idazteari ekinberria naiz,eta hire bloga aurkitu diat.Nire idatziak irakurri nahi badituzu eta eritsia eman eskertuko nizuke,idazle iaioa zarelako eta ni oraindik hasiberria.Nire blogga da:
    sarobekoerraiarranosoberano.blogspot.es

    ResponElimina