POESI BAT AMARI

 





Oraintxe bertan bururatu zait zerbait eta idatzi egingo dut. Horrela egin behar dira gauzak, zirti zart, agian ona da edo agian txarra, auskalo! Ziur nagoena da, ez dela denentzat ona izango edo ez dela denetzat txarra.
Neretzat interesantea da, beraz aurrera!!!!!!!!!!!!!!!!

Bizian egunero ikasten da zerbait
eta gaur ez baduzu ezer ikasi,
gaur ez zara berriro jaio,
ezin izan duzu bizi. 



Hor goien jarri dudan bezela, Amari egingo diot Poesi bat.
Aita joan zen eta berari ez nion ezer egin. Justu justu bertso bat.
Orain, duela bost urtetik hona, Altzara joaten naiz eta Amarekin berreskuratu dut garai bateko harremana. Hantxe egoten gara biok berriketan.
Saiatuko naiz zerbait polita egiten, ea lortzen dudan.

                           POESI BAT AMARI



Aita Bertsoa jaio zen
eta zu berriz Poesia
ez dira gaizki konpontzen
zuhaitza eta lilia.

Loreak ez du esnerik
usoak badu bularra
haurrak ezin du jakin
negarra dela aparra.

Emeak daki maitatzen
oso ondo ikasi du
amak ez du ezer galtzen
ezin zaio musu bat kendu.

Amak daukazun begirada
ama zuk duzun eztia
maitasunaren laztana da
ogiaren mami bustia.                            

Maitasuna ez da egia
da sentimenduen morroia
argiak daukan begia
begiaren arrazoia.


Sentimendua ez da bizi
odola eman behar zaio
bihotzari irakatsi
ahal duela hil eta jaio.

 Ama orain zara amama
Eguzkia da Ilargia
zara Poesiaren dama
goizez hiltzen den argia.








Bertso hauek nahiko konplikatuak dira, baino askotan gertatzen da berdina. Adibidez perretxikoen munduan. Joaten gara Amanita Cesarearen bila eta hartzen dugu Amanita Muskaria. Beno, ez da ezer gertatzen. Gainera nork esan du Muskaria txarra dela...
Onartu behar dut ez dudala inoiz jan, baina gaztea naiz oraindik. 


Udaran gaudenez esaldi bat idatziko dut.

Nik bizi nahi dut
nere bizia bizi den lekuan.

Askotan ez gara ikusten.





 Zoriona bilatzen da
eta aurkitu ere.
Horretarako, zu zeu,
Zorionaren bidean aurkitu behar zara,
eman behar diren pausoak ematen.


Orain ba noa paseatzera, gaur Igandea da.


















hurrengo kapitulua

EZ NAGO ADOS

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada