EZ NAGO ADOS




Ez nago ados eta orain explikatuko dut zergatik. Frankoren diktaduran beti entzuten nuen Euskal Kultura gora eta Euskal Kultura behera.
Orduan ez nion garrantzi gehiegi ematen, kirol munduan murgilduta nengoen, pilotan, futbolean eta txikiteoan, hori ere, luzea baldin bada kirola da.
Baino ba dirudi ez naizela kirolaria izateko jaio. Berehala etorri ziren Alderdi Euskaldunak galdezka ea zer egiteko prest nengoen gure Aberriaren alde. Gaztea nintzen, abertzalea, beroa, segituan hasi nintzen bustitzen eta oso gazte etorri nintzen Hendaiara.
Jarraitu nuen borrokan eta egun batean etorri zen gordetzeko eguna. Egun tristea izan zen hura,
lau pareten artean gelditu nintzen.
Egunak luzeak ziren, batez ere Udaberritik Udazkeneraino. Goizero, jeikitzen nintzanean pentsatzen nuen zer egin behar nuen.....ez nekien zer egin, aspertu, hori zen nere programa.
Baino nere egoera ez zen gehiegi luzatu, egun batean plaf. Bukatu da esan nuen!!!!!!!
Bihar zerbait egiten hasiko naiz.
Pentsatu, aztertu, erabaki eta egin!!! Hori da formula!!!!!!
Euskal Kulturan sartua nengoen.
Urte asko pasa ditut idazten eta beste batzuk gelditzen zaizkit oraindik.
Betidanik hirugarren mailan nago, Txurreroa naiz, baina hala ere, tarteka Kultura egiten dut, horretaz ziur nago.
Behin baino gehiagotan saiatu naiz zerbait argitaratzen eta zer gertatu da?
Ez didatela erantzun. Hori da gaurko Euskal Kultura, pertsona bati ez erantzutea.
Neretzat hori ez da Euskal Kultura, seguraski Frantsez Kultura da. Euskaldun batek ezin du pentsatu, bestea, ordenagailuaren beste puntan dagoena, gauza denik.




Euskaldunak ez gara gauza, pertsonak gara eta harro gaude.


Orain omenaldi txiki bat egingo diogu, hainbeste maitasun eman digunari.


Gure laguna esnatu da,
ohetik altxatzeko ez du beldurrik,
bizitzeko ausardia baduelako. 
Lehiotik musu bat bidali dio hodeiertzari,
hori egunero egiten du,
bizitzen hasi baino lehen.
Bere bizia besteei alaitzea da
eta bere lana Zoriona oparitzea.
Gure laguna oso jatorra da,
zintzoa, apala, emankorra,
seguraski bere ideologia
Maitasuna delako.
Bere sentimenduak urrezkoak dira,
bere izaera baikorra,
burmuina ameslaria
eta bihotza
biguna bezain garbia,
gogortzen ez den ogia.
itzaltzen ez den argia.Egun batean ezagutu ezazu,
EDERTASUN TOTALA ezagutzeko,
hori falta zaizu.Gure laguna
PAILAZOA DA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
PILA BAT MAITE DUGU!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!


Ez dakit ona edo txarra den, bihotzarekin eta atxurrarekin idatzi dut. Eta idatzi dut nere ustez
Pailasoak hori eta gehiago merezi duelako. Ez nago salgai oraindik. Beti idazten dut sentitzen dudana.



Orain hasiko naiz bertso batzuk idazten. Duela hiru edo lau urte, sartu ginen egoera negargarri batean eta hortxe gaude oraindik.
Lehen ez genuen gauza asko ulertzen eta hara non, krisis honekin ikasi dugu nork agintzen duen Europan. Zuk badakizu nork agintzen duen? Bai, ba nik ere.
Garbi, oso garbi gelditu da Dirudun handi hoiek agintzen dutela Europa osoan. Alemaniako Lehendakaria itxura asko dauka, baino orain denok dakigu ez dela benetako Lehendakaria.
Politikoak ez dute agintzen, politikoak dirudun handi hoien morroiak dira.
Adibide bat jartzeagatik esango dut, Italian Dirudunak aukeratu zutela nor izango den........ez dakit zer, zeren Lehendakaria izateagatik oso urruti dago.
Auskalo noiz bukatuko den egoera triste hau.

KRISISAK GUREKIN BIZI NAHI DU


Bertso berriak egingo ditut
zahartzen hasi naizenean
kontatu nahi dut gertatzen dena
txiro denen izenean.
Langileria lur jota dago
bere soldata lurpean
seme alabak gosea dute
tristura dago etxean
itzali baita irribarrea
gurasoen bihotzetan.


Marrazo denak beti goseak
ez dute inor barkatzen
goizean hasi ta gaueraino
patrika ondo betetzen.
Diruak ez du  bihotz goxorik
harria ez da biguntzen
urre zalea jaio den norbait
ez da sekula aldatzen
oker sortu zen pirata hori
ez daki  inor maitatzen.


Harri handia erori zaigu
gure bikarren gainean
bizi nahi eta ezin eraman
gosea bide luzean.
Inork ez daki noiz arte gauden
dirudun hauen menpean
ez da aspertzen ezta lotsatzen
dena sartuz banketxean
kontzientzirik ez du batere
usteldu zen sabelean.


Urteak pasa egiten dira
hauxe da komeri latza
bizi nahi eta ezin da bizi
txiro guztien arantza.
Jira eta bira hemen gabiltza
ezin bilatu ardatza
non ote dago ze zelaietan
urre horien baratza
kapitalistak ez gara baino
jan nahi dugu esperantza.



Egun batean langile denak
pozik esnatuko gara
indarra dugu bizirik gaude
borrokatzeko prest hara.
Iritsiko da egun handia
denak joateko plazara
aitak eta amak haurrak ta zaharrak
galduko dugu ikara
denen artean lortuko dugu
Zorionaren zirrara.





Aspertu xamarra nago eta agian idatziko nuke zerbait, baina....... idaztea ez da papera hitzekin betetzea, zerbait gehiago da.
Pentsatzen jarriko naiz... bertso txiki bat edo esaldi koskorra.... zerbait sortuko da.




Asko gustatzen zait ardoa,
ardoa ez da bertsoa,
da bertsoaren gurasoa,
horregatik askotan
igeltseroek eta taxistek,
zuzentzen dugu bidea
eta okertzen dugu pausoa.

Hau Txirritak esan ba zuen ona izango zen eta nik esanda ere bai. 













hurrengo kapitulua

BIZI DIRA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada