BIZI DIRA




Nere auzoan zuhaitz pila daude eta gehienak ederrak. Ederra ez dena, polita da, zuhaitz denak ba dute bere xarma.
Orain Udaran gaude eta egunero ikusten ditut esnatzen....ze polita den momentu hori!!!!
Pila bat gustatzen zait nere auzoa. Ezingo nuke bizi zuhaitzik ikusi gabe.

                               
Zuhaitzen ondoan bizitzea ederra da benetan, sekulako espektakuloa ematen dute, bai kolore aldetik, baita
beraien  bolumenengatik, pila motiborengatik atseginak dira bizilagun bezela.
Ohitu egiten gara beraiekin bizitzen eta hiltzen direnean pena handia hartzen dugu. Egun hauetan, nere zuhaitza hiltzen ari da, gaiso dago eta Udaletxeak hiltzea erabaki du.
Zuhaitz hori ez da nerea, da asko maite dudan zuhaitza.

               ZUHAITZ MAITEA


ASPALDI EZAGUTU ZINTUDAN.
EGUNERO IKUSI GARA.
ZURE BEHARRA NUEN.
ASKO IRAKATSI DIDAZU.
ADIBIDEZ NATURA MAITATZEN.
LURRETIK GARAIERA NEURTZEN.
HAIZEAREKIN JOLASTEN.
EURIA BESARKATZEN.
IRAKATSI DIDAZU BIZITZEN.
NAIZENA IZATEN.
ZENTZUGABEKO LOTSA GALTZEN.
ADISKIDETASUNA BALORATZEN.
ETA BESTE GAUZA PILA BAT.
EZ ZAITUT INOIZ AHAZTUKO.
BETIDANIK MIRESTEN ZAITUT.

BETI MAITEKO ZAITUT.


Nere laguna hila dago. Orain goizero balkoira ateratzen naizenean, begiratzen dut, baino ez dut bera ikusten.
Beste zuhaitz batzuk bizi dira eta hoiek nere balkoira begiratuko dutenean, ez naute ikusiko.
Horrelakoa da bizia. Ulertzen ez duenak joko hori, ez da inoiz biziko, naiz eta mila aldiz jaio.


Poesi txiki hau bat batean etorri zait burura.

Pertsona izan nahi dugun guztiok.
oso ederrak gara,
ez dugulako ezer itsusirik,
beno, agian gorputza,
baina zer dira larogei kilo haragi
gramo bateko sentimenduekin konparatuta?
Ezer ez!!!!
Guk pertsonak izateko
behar dugun dena dugu,
solidaritatea, ideologia, sentimenduak....
maitasuna,
denetatik dugu.
...........................
Edo ez,
agian zerbait falta zaigu,
eta ni esan beharrean
agian, esan beharko genuke
GU !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!






Eta bat batean, aldatuko dugu gaia. Zuhaitzekin  hasi gara eta jarraituko dugu Euskal Presoekin.
Horrelakoa da Euskal Herria eta horrelakoak gara Euskaldunak. Egun batean Aberri normala izango da Euskal Herria, baino beno, hori ikusteko dago, zeren Euskal Herria Aberri berezia izateko jaio da.
Gure Aberrian antolatu ditugu ekitaldi batzuk, gure presoak lekuz mugitzeko, ea poliki poliki etxeraino ekartzen ditugun.
Bertso bat egiteko eskatu ziguten eta hemen doa.

Gure Herriko malkoek
oso triste jartzen naute
presoek beti sufritzen
ez dute gozatzen bate
ze txarra den bizitzeko
hainbeste burni ta kate
gorrotoen itzalean
maitea ezin da maite.
Mendekua zaharra denez
baditu pila bat urte
baino ez du irabazi
galdu dugunik ez uste
Euskal Herria altxa da
altxa da aske eta gazte
espetxeak hustu eta
presoek kaleak bete.

Egun batean ezagutuko dugu Euskal Herria presorik gabe. Zoritxarrez ez da izango berehala. Guk saiatuko gara behintzat etxera ekartzen.

JO TA KE ZORIONA LORTU ARTE !!!!!!!!!!!!




Atzo Altzan nengoen eta denbora pasa, hauxe pentsatzen egon nintzen, nor naizen ni? Gai polita da pentsatzeko. Ea ze bururatzen zaidan.



Goizero jeikitzen naizenean,
galdetzen diot nere buruari,
nor naiz ni?
Lehen iruditzen zitzaidan
oso zaila zela erantzutea.
Eta orain, ia hirurogei urte ditudanean,
ohartu naiz oso erreza dela.
Naiz naizena!!!!!!
Eta ez naizenean.......
nor naiz ni?
Naiz saiatzen naizena izaten.
Eta ez dudanean lortzen.........
Nor naiz ni?
....................

Haizearen jostailu bat,
hara eta hona dabilena.
Hala ere, izan,
ba naiz,
baino ez maiz.



Atzo gauza arraroa gertatu zitzaidan. Baina beno, hori ere bizian sartzen da.
Lasai lasai paseatzen nenbilela, Euli batek agurtu zidan.



-- Kaixo Kaiku, zer zabiltza?
-- Hemen nabil biziari musu bat ematen.
-- Ahal dizut galdera bat egin?
-- Bota. Erantzuteko gai ba naiz erantzungo dut.
-- Zer da Egia?
Galdera alua egin zidan....
Neretzat Egia da Arimaren ogia, gizakiak pertsona izateko, behar duen janaria.

hurrengo  kapitulua

  BERRIRO  ORAINDIK



Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada