BERRIRO ORAINDIK













Bertso berriak Udaberrian jaiotzen dira. Orain arte behintzat. Ea nolakoak diren. Bertso onak egiteko Ametsen laguntza edukiko dut oraingoan. Hendaian bertso pila egiten dira urtero.

          UDABERRIAN GAUDE


Udaberrian sartuta gaude
suizidatu da negua
lainoak ez du luze bizi nahi 
iritsi zaio ordua.
Ez du ikasi  heriotza dela
baikor denen otordua

ezkorrak ondo ikasi dugu
Itxaropenen mezua.

Elurra ez da janari ona
ez du ezertxo gizentzen
azalak ez du inondik ere
sabela ondo  betetzen.
Ze tristea den bazkal ondoren

goseak hasi dantzatzen
hasi behar dugu txistu bizian
gure burua sendatzen.


Ez da erreza  gaurko bizian
zoritxarra maitatzea
hain ahula denez ustelduko da
zertarako sendatzea.
Zaila omen da bururik gabe
ile asko orraztea
askoz hobe da ile txuriak
tortilla baten jatea.

Gehiegi jaten ohituak gara
baita komonera joaten
filosofia hor ikasten da
zalantzak ondo garbitzen.
Ze ederra den gure bizia
edertasuna eraikitzen
erreza baita Euskal Herrian
intelektuala izaten.

Kultura beti ona izan da
asetzeko egarria
ardoa berriz ona omen da
lehortzeko iturria.
Neurtu behar da neurtzen ez dena
berotzen baita irria
hor okertzen da aditz artean
Igeltseroen gerria.

Jarriko ote naiz piskat serio
Telesforon izenean
kilkerrak ere isiltzen daki
alargun baten aurrean.
Nere bertsoak biluzten dira
gaupasa hasten denean
ez dute inoiz negar egiten
alarguntzen direnean.

Jo ta ke berriz parranda bota
bizia ez da luzea
alfer galanta egin zuena
Euskaldunentzat bidea.
Bi mila urte beharko dira
guk sentitzeko nekea
bakoitzak daki ze egin behar duen
nik egingo dut nerea.

Gaur goizean burua piztu zait. Iberdrolak ez daki non bizi naizen, eskerrak!!!!

Tegnologiak bizia luzatzen digu,
Zorionak bizitzeko gogoa. .


Mundu honetan
galdera asko daude,
baina erantzunik ez dago.
Agian erantzunak
etorri ziren mundu honetara
galderak baino askoz lehenago.





Gauero gauero egiten dut amets. Oraindik ez dakit hori ona edo txarra den.Kontua da ohean ez naizela aspertzen. Ez pentsa ez naizelako aspertzen ondo pasatzen dudala, bai zera!
Amets gehienak txarrak dira eta seguraski nere errua dela. Baratzan ez da nahikoa lurra ona izatea, gero atxurrean jakin egin behar da.
Atxurra sakon idazteko tresna ona da, arazoak konpontzeko ez zait iruditzen ona denik.
Arazoekin edo arazorik gabe, bizi egin behar dugu, bakoitzak ahal duen bezela.


 MAITE  ZAITUGU EUSKAL HERRIA !!!

Duela milaka eta milaka urte,
Egia eta Maitasuna ezagutu ziren,
berehala lagun handiak izateko.
Poliki poliki, denborarekin,
jatortasuna eta goxotasunaren bitartez,
lortu zuten bikote ederra  izatea,
poza bete betean dastatuz.
Zoriona benetakoa denean,
fruitu zoragarriak ematen ditu
eta arrautza liluragarri baten
gurasoak egin ziren.
Arrautza zuria zen,
elurra bezain garbia
eta musua bezain dotorea.
Horrela sortu zen
Egiaren alaba
eta Maitasunaren semea.
Ekaitz gaiztoak gainditu ondoren,
hegohaizearekin jolasten zebilela
 hegan hasi zen gure txoria.
Hegan ezagutu zuen bizia,
baita ere argia,
hegan jarraitu zuen  
eta hartu zuen bere erabakia,
erabaki sendoa eta zintzoa,
txoria egin  zen usoa, uso beroa!!!!!
Naturaren legeak jarraituz
handitzen joan zen,
sendotzen eta edertzen,
baina alferrik,
putreek baino ahulagoa zen,
eta ez zuen bere zeruan agintzen!
Usoak jakin zuen zer egin,
Arrano bihurtu, Arrano harroa!!!!!
 Hegan hasiko orduko,
putreek alde egin zuten gure lurretatik,
Arranoak egin behar zuen lana egiteko.
Odol tantenkin markatu zuen gure eremua
eta hor eta orduan sortu zen gure Aberria.
Jaio zen Euskal Herria!!!!!!!
Jaio zen guk miresteko,besarkatzeko,
 maitatzeko,
Hilezkorra izateko!!!!!!!
Euskaldunen Aberrian
odola ez da lehortzen!!!!!!!
PILA BAT MAITE ZAITUGU EUSKAL HERRIA!!!!!!



Bostgarren Atalaren amaiera

hurrengo kapitulua

UDARAN  PENTSATZEN

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada