BIZIAK JARRAITZEN DU IDAZTEN






Neguan gaude. Negu bete betean, kalean kristoren hotza egiten du eta horregatik gaur,
ez naiz kalera aterako. Garai batean ez nintzen inoiz kalera ateratzen, egunero egunero neukan zigor hori eta orain, urte batzuk pasata, galdetzen diot nere buruari, nondik atera nuen indar hura.
Beno, nerea neretzat oso gogorra izan zen, baina noski, ezin da konparatu espetxean hamar edo hamabost edo sei edo hogeita bost urte igaro dutenekin.
Espetxeari buruz ez dut gehiegi hitzegin nahi, ez dut ezagutzen eta hobe.
Esango dudan bakarra, gure neskak eta gure mutilak laister hasiko direla ateratzen espetxetik eta gure Aberrian, azkenean Eguzkia aterako dela.
Euskaldunak ahalko dugu bizi beste modu batera. Adibidez Udaran, Ilargia miresten, patxada ederrean, famili osoa elkartuta, goxo goxo afaldu eta bizia behar den bezela disfrutatu.
Baita ere ahal da egin, eguraldi ona aprobetxatuz, pagadi baten erdian, Poesi bat idatzi edo argazki bat atera edo musean jolastu. Bakoitzak nahi duena egin dezala.
Edozer gauza izango da hobea, espetxeko zuloan egotea baino.

Orain Euskal Herrian borrokaren beste aurpegia ezagutu dugu. Gure etsaiek betikoak dira eta gu ere, betikoak gara, ez gara ezer aldatu.
Gure motorra betikoa da, Maitasuna, gure Aberriari, gure Euskal Herriari diogun Maitasuna.
Euskaldunak jaio ginen eta Euskaldunak izaten jarraitzen dugu eta Euskaldunak izaten hilko gara. Harro gaude garenarekin!!!!!!!!!!
Ez gara ezer aldatu eta ez gara inoiz aldatuko, ez gaude salgai. Ezta pentsatu ere.!!!!!!!!!!


Zoritxarra luzea da,
baina Zoriona ez da motza,
Herri zahar honek badaki

zer den eguneroko jaiotza,
zer den odolaren malkoa,
zer den Udarako izotza.

Euskaldunentzat ez da harrotza
ariman daramagun hotza,
milaka urtetan gabiltza
bizitzen egoera zorrotza.
Hala ere bagoaz aurrera,

ez gaitu zauritzen gezurrak,
ez gaitu beldurtzen zigorrak,
ez da makurtzen bildotsa,
Euskal Herrian ezin du bizi
herri galtzaileen heriotza.
Aberri handia garelako
ez da sekula geldituko

Euskal Herriaren bihotza.


Saiatu naiz zerbait polita egiten. Agian ez da ona, baina berdin da, gure herri zahar honi, egunero eman behar diogu bultzada bat.
Eta ez hori bakarrik, baita ere goizero musu bat eta besarkada bat eta....zuk nahi duzuna.
Lehengo egunean, Literaturako ekitaldian, bat batean, gelara sartu nintzenean, argia ikusi nuen,
eta ez dakit zergatik, hitzegin egin zidan, nerekin nahi zuen hitz batzuk esan.
Nik ez nuen gogo gehiegirik argiarekin hitzegiteko, ni ilunpearen adiskidea naiz, beno adiskide, adiskide....harreman bat eduki genuen garai batean.
Ez naiz ahaztutzen nola pasatzen genituen orduak eta orduak hitzegiten. Batzutan disfrutatu egiten nuen eta beste batzutan, triste xamarra izaten zen.
Dena den, ilunpearekin hitzegiten asko ikasi nuen.


Eguzkitan ez da ikusten
ilunpetan ikusten dena,

argia bihurria da
ilunpea da zuzena,
argia ez da beti izaten
pertsonak nahi duena,

ilunpea beti da
zorrotza baino gardena.
Argia ez da egi osoa,
ez da beti izaten usoa,

ilunpea ez da gezurra
baina galdu du itxaropena,
ez da izango inoiz zena.
Hala ere,
beti jarraituko du izaten
dagoen ispilu onena.
Hara lagun,
nahi baldin baduzu jakin
nor eta zer zaren,
begiratu zaitez ilunpean,
eta odola hasten denean izerditan,
eta kontzientzia zotinka,
han ikusiko zara zaren bezela,
ahula, beldurtia, epela.
Baina hori egiteko gai baldin bazara,
esango dizut egia:
harro egon zaitez,
ez duzu galdu bizia
eta gutxiago
bizitzeko behar den ausardia.


Kapitulu hau bukatzeko, saiatuko naiz esaldi batzuk asmatzen. Agian kapaza naiz edo agian ez,
ageriko da.
Esaldi bakar bat ona egiten baldin badut, neretzat nahiko da.

hurrengo kapitulua

EULIAK HASERRE DAUDE



















































































































nnnnnn

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada