LANA BIZIAREN GORPUTZA DA






"LANA BIZIAREN GORPUTZA DA" Esaldi hori Altzako harrijasotzaile batek esan zuen.
Orain dela bost mila urte Euskaldun idartsu batek esan zuen garai hauetan hain garrantzitsua den esaldia.
Aspaldiko partez Lanak, hartu du duen garrantzia.
Zoritxarrez langileak poliki, poliki lana galtzen ari dira eta jakina, lanarekin batera bizia galtzen
daude.
Gustora jarraituko nuke idazten gai horri buruz, baino ezin dut, badaukat beste zeregina eta da "ZORIONAREN TRENA" bukatzea.
Zer den "ZORIONAREN TRENA"Da Tren bat atera dena Hendaiaitik eta itzuli bat egiten du. Bere ibilbide horretan lotzen ditu
Lapurdi eta Gipuzkoa.
Geltoki asko daude eta geltoki bakoitzean igotzen da bidaiari bat.
Bidaiari bakoitzak ZORIONA lortu nahi du eta lortzen du. Hori da Tren honek daukan ahalmen magikoa.



Ez dakit zuk igo nahi duzun edo ez. Dena den, bidai honetan zaila daukazu, baina egongo dira bidai gehiago, Trena ez da inoiz geldituko.
Ni bezelako tipo batentzat, erronka Kristorena da. Zorionaren Trenean irudimena asko, asko behar da eta nik ba dut piskat.
Ni bezelako tipo batentzat... aldaketa asko daude. "ZORIONAREN TRENA" bukatuko dut eta arratsaldetan egingo ditut besta gauza batzuk ere.
Adibidez asteartean, ama ikustea joan nintzen eta jakina, Sindikatoan pasa zitzaidan zerbait burutik.
Eta idazten hasi nintzen. Nik idazten dut mutil koskorretan pelotan jolasten nuen bezela, askotan bolean sartzen naiz. Kale edo bale!!!!
Zuri gustatzen ba zaizu, ba oso ondo eta ez ba zaizu gustatzen, lasai, ez da ezer gertatzen.
Gainera kalitate modu ezberdinak daude, adibidez kakalitea da beste modu bat Kultura egiteko.



ETA ZERGATIK?



Atzo Poeta bat hil zen,
gaur beste Poeta jaio da,
Poesia beti haurdun dago,
beti dago maiteminduta,
eta nahiz eta maitasuna zer den
oso ondo jakin ez,
jarraituko du maitatzen.
Eta zergatik?
Bera horrelakoa delako,
baikorra, emankorra
eta nahiko ausarta.
Hala ere, ez du etorkizuna batere garbi ikusten.
Eta zergatik?
Konturatu delako gure gizartean
ez ditugula gauzak behar diren bezela egiten.
Adibidez ez dugula ondo banatzen aberastasuna.
Eta zergatik?
Guk ez dugulako pertsonak izan nahi,
abereak izaten oso gustora bizi garelako.
Ohartu da, gizakioi ustelkerian gustatzen zaigula bizitzea.
Hori ez du onartzen eta jarraituko du bidea egiten.
Eta zergatik?
Ba dakielako beste gizarte bat ahal dela egin.
Ziur dago gizakiak pentsatseari beldurra galduko balioke,
etorkizunari ate handiak irekiko liokela.
Baina guk beldurra diogu aldaketeei.
Eta zergatik?
Urte askotan gauza berdina ari garelako egiten,
makurtuta belarra jan eta jan.
Oso zaila egiten zaigu burua altxa eta begiratzea
eta oraindik zailagoa, burua makurtu eta ikustea.
Poesiak ez ditu onartzen eskaseen planteamentuak,
horregatik berriak egingo ditu.
Eta zergatik?
Nik zer dakit!!!!
Nik dakidan bakarra,
Poesia bakarrik ez duela lortuko pertsona denen Zoriona.
Poesiak lagundu egingo du,
beste dena guk egin behar dugu.
Nola?
Gure etxean, gure familian, gure inguruan,
saiatu behar gara harreman onak sortzen,
saiatu behar gara laguntzen,
goxotasuna ematen,
saiatu behar gara
gure lagunurkoak maitatzen.
Horrela poliki, poliki lan eginez,
lortuko dugu, gure inguruko Zoriona
eta ikusiko dugu
Maitasunaren Iraultza jaiotzen.


Ez dakit asmatu dudan hala ez. Hauxe dauka txarra hirugarren mailak. Hala ere GORA KULTURA HERRIKOIA. GORA IGELTSEROAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Bizitzea baldin bada pentsatzea
gizakiok ez dakigu,
zer den jaiotzea.

Hau Astigarragako segalari batek idatzi zuen, nere Amonaren bizilaguna zen eta ez nuen ezagutu
ez bera eta ez nere Amona. Ze pena!!


hurrengo kapitulua :

BIZIAK JARRAITZEN DU IDAZTEN
























mmmm

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada