BIZIA EZIN DA BAKARRIK BIZI




Esaldi bat nahi dut egin
baina ez zait ezer bururatzen,
hasi naiz bukatzen,
ez naiz lehengoa…..
eta zer!
Berdin berdin da,
ziur nago zure laguntzarekin
lortuko dudala.

..........................................

Ah, ez didazu lagunduko,
ba berdin da!
Beno… berdin ez da,
onartu behar dut ez dela berdin,
zu gabe nik ezin dut ezer egin.
Zu garrantzitsua zara neretzat,
zuk laguntzen didazu bizitzen,
edo zuk ematen didazu bizia?
Zuk edo Poesiak?
Ni naiz nere biziaren motorra
baina goxotasunik gabe,
zure laztanik gabe,
motorra gelditu egiten da
eta nere bizia ere.
Hori dena egia izanik,
zer da orduan bizia?
…………………………
Bizia da pertsonak jaso dezakeen oparirik ederrena.


Esaldia egina dago.
Nork egin du?
Zuk egin duzu?
Nik egin dut?

Biok egin dugu.
Nik idatzi eta zuk irakurri,

beraz, biek hartu dugu parte.
Bizia bizitzeko sortu da,
horregatik ezin da bakarrik bizi.
Bizia bakardadean
txori txiki bat da,

txiki txikia,
zauritzen dena egunero
bukatzeko hiltzen,
jakin gabe

bizitzea zer den.



Ez dakit Olerki hori, ona edo txarra den, auskalo! Seguraski ez da ona izango, egunero ez daukat txispa berezi hori eta horrez gain, ni ez naiz Poeta osoa, naiz langilea, naiz Euskal Kulturaren langilea.
Hala ere, egin ditut gauza batzuk onak eta noski, txarrak ere, denetatik.
Kontua da, Bertsoak eta Poesiak eta Esaldiak eta abar idazten, ba pozik bizi naizela. Goizero esnatzen naizenean idazten dut piskat eta aurretik pentsatzen dut beste piskat eta horrela bizi naiz.




Atzo bilera eduki genuen. Hilean behin edo bi aldiz, elkartzen gara lagun talde bat Literaturari buruz hitzegiteko.
Irakurtzen dugu liburu bat eta gero bakoitzak ematen du bere iritzia.
Momentu honetan ari gara irakurtzen Poesiako liburu bat, egilea da Tere Irastortza, Zaldibiko alaba.
Neri gauza batzuk gustatu zaizkit, politak dira, gero beste gauza batzuk, ba egia esango dut, ez ditut ulertzen.
Idazle txikia naiz eta irakurle bezela desastrea. Gainera behin hasi ezkero, bota egingo dut, nik ez dut ezer irakurtzen.
Nik pentsatu egiten dut, pentsatu pila bat, pentsatzen disfrutatzen dut eta neretzako bizitzea pentsatzea da.
Baina bizia ez da bakarrik pentsatzea edo idaztea, atzo adibidez Marianek, gure taldeko lagun batek, ekarri zuen tarta bat Txanpain botila batekin. CHAPEAU!!!!!!!!
Hori ere Poesia da!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Txanpain botila edatea lagunen artean eta bitartean eztabaidatzea zer den Poesia eta zer ez, hori luxua da!!!!!!!!!!!!!
Bizia disfrutatzeko egina dago eta ahal dugun bitartean disfrutatu egin behar dugu, inongo lotsarik gabe.
Beste gauza bat da, eztabaidatzen hastea eta asmatzea zer den Poesia, zer den Literatura, zer den kalitatea eta zer ote den kakalitea.
Horretarako botila Txanpain batekin ez dugu nahikoa, bakoitzak bana edan beharko genuke eta hala ere, ez dakit asmatuko genukeen.
Esan behar dut gure taldea nahiko potentea dela, irakurle handiak dira eta oso ondo ezagutzen dute Euskal Kultura batez ere liburu eta idazleen mundua.
Orain esango dut taldeko partaideen izenak : Juanita eta Pantxika, Mikel arduraduna, Alberto eta Edurne, Gema, Marian, eta Miren.


Orain lasaiago idatziko dugu. Saiatuko gara esaten edo definitzen, nor den Poeta eta zer den Poesia.
Hasiko gara galdetzen nor den Poeta?

Poeta da pertsona nahiko arraroa, bizi dena Poesiak idazten.

Hori ez da egia beti. Pertsona arraroa….arraroa dena, berdin da Poeta izatea edo hileapaintzalea.
Emango diogu beste definizio bat.

Poeta da norbait hartu duena konpromisu bat Egiarekin.

Beno…..seguraski hala izango da kasu askotan.
Bilatuko dugu definizio berria.

Poeta da Poesiak idazteko gogoa daukan edonor.

Agian ez da izango egi borobila, baino neri gustatzen zait.

Eta orain bai, orain sartuko gara saltsa handian. Orain, gu biok, asmatu behar dugu zer den Poesia.
Gu biok definitu egin behar dugu, zer den Poesia.
Lasai, lortuko dugu, bien artean edozer gauza egiteko gai gara. Gainera ez dugu ezer galtzeko, guk ez dugu batere prestigiorik, zu taxista zara eta ni igeltseroa.
Pareta okerrak beti badu bere xarma.

Ez zait iruditzen Pareta okerra egingo dugunik oraingo honetan. Atzo Bertsoaren Katedralean egon nintzen, Txirritaren Unibertsitatean, nere amaren kabian, Martillunen; han pentsatu eta erabaki nuen zer den Poesia.
Ea zuen gustokoa den. Eta ez baldin bada zuen gustokoa, lasai, ez da ezer gertatzen.
Bizitzeko jaio gara eta gozatzeko bizi gara.


Zer den Poesia....
..............................
Poesia da ametsen kabia,
ilunabarreko hazia,
egunsentiko argia,
sentimenduen bizia,
baita ere Zorionez,
biziaren eztia,
egiaren ogia,
malko bustia ,
irudimenaren izerdia,
maitatzeko ausardia

..................................
eta zu lagun,
pozik edo triste,
etxeko hizkin batean,
bihotzarekin eta atxurrarekin
idazten duzun guztia.

hurrengo kapitulua

LANA BIZIAREN GORPUTZA DA








































Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada