AGERIKO DA LAISTER




Gabonetan gaude, egun politak bizitzen ari gara, bakoitza bere senideekin. Guk ere Altzan afaldu dugu, Amaren etxean.
Bukatzen ari den urte hau, berezia izan da, oso berezia, urteetan zegoen borroka bukatu da, beraz beste bide batzuk ireki dira.
Hori esanda, esan behar dut baita ere, beste egoera batzuk ez direla ezer aldatu, adibidez Presoen egoera. Euskal Presoak beti bezela daude, preso eta urruti, etxetik kilometro askotara.
Presoen arazoa ahaztu gabe, hasi behar dugu politika egiten, hasi behar dugu poliki poliki pausoak ematen, pauso motzak, baino sakonak, guk ezin dugu ibili aurrera eta atzera, poliki poliki baina beti aurrera, horrela lortuko dugu gure buruaren jabe izatea.
Euskaldunak Autodeterminazio Eskubidea lortu behar dugu, hori da gure erronka, Euskal Herria Aberri aske edo libre izateko, eskubide hori eduki behar dugu.
Baina hori ez da gauza bakarra lortu behar duguna, lortu behar dugu Euskal Herria Euskalduna izatea eta horretarako Euskera izan behar du Euskaldunen hizkuntza.
Euskaldunak Euskeraz bizi behar dugu eta ez gara bizi, Euskaldun gehiegi erderaz bizi da eta ba dakit norbaitek esango duela “hori gezurra da”.
Ez, zoritxarrez ez da gezurra eta ez da gezurra ere, Euskaldunak eta Abertzaleak direnak
erderaz bizi direla eta hori bai dela rehostia totala!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! !!!!!!!!!




Ez da Eustakio Mendizabal bizi, Itsasondoko HANDIA.

Ba dakit oso tristea dela hor goien idatzi dudana, baina norbaitek idatzi behar zuen.
Dena den Herri zahar honek badu indarra, badu kemena bere bizia aurrera ateratzeko eta gauzak ondo egiten baditugu, Euskal Herria Aberri aske izango da eta noski, Euskalduna.
Gure Aberriak iragana handia du, baina ez iragana bakarrik, etorkizuna ere.
Oraintxe esan dut “ gauzak ondo egiten baldin baditugu” eta hori da koska, gauzak ondo egingo al ditugu?
Ez naiz politikoa, ez naiz sekula izan, horregatik ez naiz gehiegi sartuko gauzak nola egin behar diren esateko, bakar bakarrik esango dut, ados nagoela Telesforo Monzonek esaten zuenarekin.
Euskaldun batek indar asko du, bi Euskaldun gehiago, mila Euskaldun askoz, baino askoz gehiago eta Euskaldun denak elkartzen garenean, gelditu ezin den Ipar Haizea gara.


Orain berriro nere eremura noa, Olerki bat idatziko dut.


ESKER ABERTZALEKO MILITANTE EMEEI


Gaur larunbata da,
manifestazioa dago,
hor doazte tente,
gure neskak, gure emakumeak,
beltzez jantzita,
itxaropentsu eta piskat triste,
ezin baita barre egin
Euskal Herria askatu arte.
Gure neskak, gure emakumeak,
ximeltzen ez diren loreak,
zutik bizi dira,
ez dira lotsatzen Euskaldunak izateaz,
ez dira beldurtzen Abertzaleak izateaz,
gure Aberria pila, pila bat maite dute
eta borrokan biziko dira
Eguzkia barrez ikusi arte.
Gure neskak, gure emakumeak,
gure alabak,
Itxaropenaren usoak dira,
Maitasunaren musuak,
Zorionaren pausoak,
Harribitxiak,
Euskal Herriak, gure Aberriak duen
Altxor preziatuena.
Gure neskak, gure emakumeak,
pertsonak benetakoak dira,
borrokalari zintzoak,

militante osoak,
lehortzen ez diren malkoak,
lurrez eta elurrez egindakoak.
Gure neskak, gure alabak,
gure Aberriaren amak
dira,
Euskal Herria askatuko dutenak,
ez direlako bakarrik
Itxaropenaren usoak,
baita ere,
Garaipenaren Arranoak,
Arrano harroak!!!!!!!!!!!!!!


hurrengo kapitulua ::


Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada