HAIZE BERRIAK


Idazten hasi nintzenean, oso gustoko nituen Poesi motzak edo ez oso luzeak. Gustatzen zait idazten dudana, pisu piskat edukitzea.
Ea zuri gustatzen zaizun. Saiatu naiz.




Fijatu zaitez lagun,
begiratu zaitez,

beldurrik gabe!
Zer ikusten duzu?
Izan nahi zenuena....

lasai, ez zaitez eman pena.
Ez etsi,

ez galdu itxaropena,
horregatik,
gogoratu beti,
kamarera batek esan zuena :
bizian helburuak lortzen dituena
da,
egunero jaiotzen dena.



Askotan egoten naiz pentsatzen zer den irudimena. Batzutan pentsatzen dut
euforiaren fruitua dela, beste batzutan jostailu bat, zeren pila bat gustatzen zaio agertzea eta desagertzea.
Beste batzutan pentsatzen dut, gurekin bizi den ezezagun bat dela. Adibidez gaur gauean, Gabonak nola diren, agian eseriko da gurekin mahaiean, auskalo zer bururatuko zaion egitea.







Nik horrela definitu dut.








Irudimena
biziak oparitzen digun ahalmena da,
begien bidez ikusten ez duguna
burmuinarekin ikuitzeko.



Hasi zenean, ez nuen ulertzen, egia da gai zaila dela, ekonomia ez da batere erreza ulertzea, hala ere, poliki poliki ari gara ulertzen.
Adibidez ni ziur nago, beste sistema ekonomikoa ba dagoela, baino dirudun handi hoiek ez dute nahi, nahi dute beraiek izatea mundu osoko jabeak.
Horregatik, gero eta garbiagoa daukat, pertsonak nahi baldin ba dugu gizarte zoriontsua eraiki, dirudun handi hoiek soberan daude, hoiek hor daudela, guk ezingo dugu ezer egin, ezineskoa da.


Diru gutxi dugunok
gehiago nahi dugu,
bizia garesti dago.

Diru puskat dutenak
gehiago nahi dute,
gustatzen zaie aurreztea.


Dirua asko dutenak
erruz nahi dute
lotsa gutxi dutelako.

Diru gehiegi dutenak
dena gutxi dute,
abereak direlako.



Diru dena dutenak
ez dira batere,
ezta zaborra ere,
basapiztiak dira,
bate bihotzik gabe
eta oso oker daude,
zeren etorkizuna
ezin da ezkutatu,
ezin da inon gorde,
laister azalduko da,
gorriz jantzita dator,
pertsona izateko
bere biziaren jabe,
langile eta errege.




Atzo Oreretara joan nintzen, nere lagun bat ikusi nahi nuen, berarekin egoteko gogoa neukan. Aspertuta nago Gizarte honetan dauden ohiturekin, adibidez nola neurtzen den handitasuna. Bakar bakarrik “handiak” merezi dute ohorea. Zenbateraino usteldu garen!!!!
Nor da “handia” gure gizartean? Alderdi politiko baten babesa duen norbait edo botereari ipurtzuloa milikatzen eguna pasatzen duen lotsagabea edo kaka egiteko balio ez duen artista mediokrea?
HANDIA da, bere sentimenduei jarraituz, ideologi jator batekin, lan egiten duena bere Herria eta bere Aberriaren alde.
Handia Nerea Garro da.



Atzo arratsaldean nere ZORIONAK
gailurra ikuitu nahi zuen,
xarma, goxotasuna,
dastatu nahi zituen
,
MAITASUNA bi hatzaparrekin besarkatu,
horretarako
Oreretara joan nintzen
eta hantxe zegoen zutik,

JATORTASUNAREN auzoan,
SOLIDARITATEAREN
kalean,
EGIA,
POESIA.
NEREA GARRO.


hurrengoa :

AGERIKO DA LAISTER








































































































































































































































































































































































































































Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada