GORA TXURREROEN ATERKIAK




Aspaldi nahi nuen idatzi zerbait aterkietaz, gogoa neukan eta ordua iritsi da. Seguraski izango da txikia nintzenean, gure etxe aurretik anai-arreba batzuk pasatzen zirelako askotan.

Bereziak ziren, oso bereziak, bai jazten, bai bizitzeko moduan, adibidez ez zeukaten etxerik, lo egiten zuten txabola batean.

Egun batean entzun nituen Euskeraz hitzegiten eta harritu egin nintzen pila bat, baina pila pila bat!!!!!!! Euskaldunak ziren eta Euskeraz bizi ziren, autentikoak benetan!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Orain esker abertzalean egongo ziren. Biziko ziren Altzako aterkiak konpontzen.CHAPEAU!!!!!!


Gaur ohartu naiz
atzo aterkia galdu nuela,
ez naiz gehiegi harritu,
aterki asko galtzen ditut.
Eta zergatik?
Pentsatzen bizi naizelako.
Pentsatzeko aterkiak galdu behar dira?
Ba ez, ez zait iruditzen.
Agian beste zerbait galdu behar da?
Ez, ez da ezer galdu behar.
Zer egin behar da orduan?
Askatu, burua askatu behar da,
burmuina hegan hasi dadin
eta momentu horretan,
justu justu momentu horretan,
artista ezjakinak hasten gara
Euskal Kulturaren gurdia bultzatzen.
Etxekoandrea marmitakoa egin ondoren,
Olerki zoragarria idatzi du.
Igeltseroa ilunabarrean,
Eskultura dotorea egitea bururatu zaio.
Baserritarrak eguna bukatu baino lehenago,
akordeoia besarkatzen du
auzo osoa dantzan ipintzeko.
Ileapaintzaleak Igandean, neskatila baten irribarrea,
bikain margotuko du.
Beste adibide pila ahal ditut aipatu,
aberastasun handia dago
uso egosgorren burmuinetan.
Eta horrela doa aurrera herri zahar honen izaera,
Euskal Herria Txurreroz osatuta dagoelako.
Horrelakoak gara,
horrela bizi gara Txurreroak.
Kultura sortzen
eta
aterkiak galtzen.

hurrengoa: HAIZE BERRIAK

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada