IGELTSEROAK PENTSATZEN DUGUNEAN


Orain idatziko dut, atzo topoan irakurri nuena. Gehienetan jendea irakurtzen bidaiatzen du, baina…..tarteka igotzen da norbait idazteko gogoarekin.
Gustatu zitzaidan irakurri nuena, seguraski igeltseroa izan naizelako edo naizelako oraindik?
Baldin banaiz, buruan izango naiz, bada hiru urte ez dudala lanik egin



Igeltseroak, pentsatzen dugunean
eraiki egiten dugu,
Bankariak pentsatzen dutenean
suntsitu….

Langile askoren Zoriona.


Eztabaida ederra sortzen du esaldi horrek. Orain esango dizut zergatik.
Askotan kritikatzen ditugu dirudunak eta txiroen artean, gure artean, jende pila dago nagusia edo bankaria izango litzakeena inongo arazorik gabe. Langileen artean kontraesan asko daude.
Gure barruan bi edo hiru lotsagabe bizi dira, agian gehiago. Batek bankaria izan nahi du, besteak politiko profesionala, besteak zuzen zuzenean lapurra….a ze panorama!
Eskerrak famili normaletan jaio eta bizi izan garenok, ditugula tresna batzuk horren aurka joateko. Eskolan ikasi ditugun gauzak, gurasoengandik jaso ditugun baloreak eta beste zerbait Kontzientzia izena duena.
Esan behar dut Kontzientziaren aberrian urte osoan direla Ihauteriak, orduan zaila da jakitea zertaz mozorrotuko garen hurrengo egunean.
Agian Iraultzaileak gara, agian politiko bizizaleak, agian militante ahulak, auskalo zer izango garen bihar.
Bihar ahal dugu edozer gauza izan, iruditzen zait gizaki denak askatasun eta eskubide osoa dugula, nahi duguna izateko. Adibide bat ipiniko dut: zu edo ni, bihar ahal dugu izan Durangoko Alkateak, Eusko Alderdi Jeltzaleak hala erabaki duelako.
Bapatean aldatu egin ditugu sentimenduak, aldatu egin dugu ideologia, aldatu egin dugu bizimodu osoa, aldatu eta aldatu……SALDU EGIN GARA!!!
Jaun-Andreak ni saldu egin naiz.
Denok dugu eskubidea hainbeste aldatzeko, baina, esan egin behar da, NI SALDU EGIN NAIZ. Bestela ez du balio.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengoa: MANU AIZPURUA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada