MANU AIZPURUA


Lehengo ostegunean lan bila nenbilela, hara non ikusten dudan Manu Aizpurua.
Berehala pentsatu nuen laguntza eskatzea. Zergatik? Pertsona alaia da, jatorra, apala, pertsona
onaren labela dauka.
Laguntza eskatu nioenean, segituan baietza eman zidan.
Hala ere ez nengoen oso ziur, abere berritxuen basoan ezin da inorrekin ziur egon. Gehienak ustelduta gaude.
Aste bukaera pentsatzen pasa dut, joango zen edo ez zen, mesedea egingo zidan ala ez.., alde batetik baietz pentsatzen nuen eta bestetik ezetz.
Astelehen arratsaldean gure etxean telefonua jo zuen, nor izango ote zen eta Manu. Ze poza hartu nuen!
Poz handia hartu nuen, bai lanarengatik( oso zaila da nere egoeran lana aurkitzea) eta baita ere, deitu egin zuelako. Hitza bete egin duelako.
Neretzat hitza oso garrantzitsua da.
Pertsona izateko ez da Iraultzailea izan behar, nahikoa da normala izatea.
.
Badaude begiradak,
irribarreak,
hitzak,
musuak,
badaude besarkadak,
laztanak,
Maitasuna oparitzen dutenak,
horregatik ahaztezinak dira.
Ahaztezinak, zu bezelaxe Manu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
LEHENENGO ATALAREN AMAIERA
hurrengo kapitulua: GALDERA ZAILAK

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada