BORDAZAR BIZIKO DA












Atzo egun polita pasa genuen, Pio Perez, Hondarribin bizi den Antropologoa ezagutu genuen eta auskalo zenbat buelta eman genizkion gure familiari, Aitaren parteko familiari.
Gu, Aitziber eta ni joan ginen eta bera bakarrik joan zen. Piok gure familia gu baino hobeto ezagutzen du.
Aitona Joxe, bere anaia Juan Kruz, gero Aitonaren seme denak ezagutzen ditu, batez ere Osaba Xalbador eta ez hori bakarrik, ia buruz dakizki Aitonaren bertsoak eta Osabarenak eta nereak ere ezagutzen ditu batzuk. Txurreroen Enparantzan egona dago, edo egongo da egun batean, edo inoiz ez da joango, baino horrela, propaganda piskat egiten diot nere buruari.
Piok gure Aitona eta gure Osabaren obra literarioa irakurri du. Eta neri harritu egiten dit piskat, bera gure familiarekin........ez dakit nola esan, gure familiarekin maitemintzea.
Seguraski ba, hainbeste sufritzeagatik, bai Aitonak eta bai bere anaiak eta atzetik etorri diren beste  bederatzi anaiak.
Gehiegi ez luzatzeko esango dut, Piok berehala ohartuko zuela, ez Aitona, ez Osaba eta ez ni, ez garela intelektualak, gu jende harrunta gara, nik brometan esaten dut "Txurreroak" garela.
Baina zer gertatzen da? Gertatzen da, "Txurreroak" ez dugula kulturarik, baina ba dugu talentua gauza pila idazteko. Dagoeneko demostratu dugu, hirugarren mailan Kultura egiten dela.
Eta orain kontatuko dut anekdota bat, esan dudana ziurtatzeko.

Gure amona egunero joaten zen astoarekin Bordazaharretik Donostira. Esnea eta fruituak, seguraski perretxikoak ere saltzera.
Eta egun batean, gizon bat hurbildu zitzaion. Gizon dotorea, betaurrekoekin, ondo jantzita, papera eta luma eskuetan zituela.
--Aizu etxekoandre, ahal dizut galdera bat egin?
Amonak buruarekin baietz esan zion.
-- Zer da Kultura?
-- Gizakiari pertsona izaten laguntzen duen hura.
Amonak berehala erantzun txukuna eman zion.

Amonak ez zuen kultura asko izango, baino askotan ikusiko zion aitonari atxurrarekin bertsoak idazten eta hor ohartuko zen, kultura sakona izan behar duela, pisua eduki behar duela, bestela haizeak eramaten du inongo kupidarik gabe.

Guk ez genuen Bordazaharreko amona ezagutu, Astigarragakoa zen. Neri eta guri hirugarren abizena eman digu , oso ederra gainera "Ezeiza".
Aitona Joxe oso gutxi ezagutu nuen. Buruaren hizkin batean  gordeta daukat irudi bat, ez da erreza explikatzen.
Urte askotan egondu naiz Bordazar ikusi gabe, orain, duela bost urte, hasi naiz ikusten. Aitak irakatsitako perretxiku lekuak han daude, beti lekuan. Bera falta da, bera eta bere anaiak, gure osabak.

Agian bururatuko zait zerbait berria eta idatziko dut.
Orain "Zorionaren trena" ipini behar dut martxan.

Ipini behar dut, baina ezin dut. Behin baino gehiagotan esan dut, nere irudimena ez dela Saharako basamortuan kabitzen, baina......gauzak nola diren, momentu honetan, nere irudimena justu justu
Dendatxoko errekan kabitzen da.
Berdin da, egosgorrak garenak ez dugu ezer uzten bide bazterrean. Zorionaren Trena iritsiko da Hendaiako geltokira. Bai horixe !!!!!!!!
Gure Aitonak eta bere anaia Juan Krutxek, egin ba zituzten bertsoak irakurri eta idatzi jakin gabe, ni derrigortuta nago Tren hori bere lekura eramatea.

Ez zait ahaztu behar hitza hitza dela....