JESUKRISTO


Egon piskat lagun, ezin dut aurrera egin. Izkin batean ikusi dut, orain dela urte batzuk, Gabon gauean idatzi nuena. Euli batek galdera oso zaila egin zidan eta nik ahal nuen bezela erantzun nion.
Ustegabean oso urduri jarri naiz. Gogoratzen gau hura….bakarrik ari nintzen afaltzen, ilunpetan, Euli bat etorri zen neregana, afaltzen ginela hauxe galdetu zidan.

-- Jesukristo orain jaioko balitz, zer izango litzateke?
-- Bankeroentzat gaizkilea,
ez lukeelako dirurik izango.
Elizarentzat ero arriskutxua,
egia esango lukeelako.
Militarrentzat traidorea,
insumisoa izago zelako.
Politiko profesionalentzat eredu lotsakorra,
ez zelako inoiz salduko.
Herriarentzat,
Pertsona zoragarria.

Jesukristo, pertsona handia. Benetako Iraultzailea.
Maitasuna da Iraultzaren motorra, Maitasuna da Zorionaren mamia, Maitasuna da Egia. Maitasuna da gure izaeraren Osasuna.

Orain Eliza eta bere inguru osoa edo inguru handia, berekoi ustelez osatuta dago. Egongo dira apaiz jatorrak, ziur daudela, hortik gora ordea…..
Gaur egun Elizak ez du sentimendurik, ez du gaitasunik, ez du kontzientzirik, txiroak eta behartuak maitatzeko.

Badakit erreza dela idaztea, gaur egun ez dut besterik egiten, baina nik ez dut idatziko sentitzen ez dudana, ez dut idatziko pentsatzen ez dudana.
Eta ez dut inoiz idatziko egingo ez dudana, ez naiz Iraultzailea, baina hitzeko pertsona naiz, nere sentimenduak benetakoak dira, ez ditu inoiz haizeak eramango. Ez nago salgai.
Vatikanoan urre gehiegi dago, Hipokrisi asko, Egi gutxi eta Maitasun batere.
Jesukristok Batikanoa saldu egingo luke eta jasotako diruarekin txiro eta behartsuei lagundu.

HOR DAGO IRAULTZAILE

ETA LOTSAGABEEN ARTEKO

EZBERDINTASUNA
.

Ez daukazu lagun zertaz ados egon beharrik. Pertsonak eskubide osoa du, nahi duen bezela pentsatzeko. Gainera ona da batzutan edo askotan, bakoitzak daki bere neurria, sagardoa edatea norberaren kupeletik.
Pentsatzea ez da eskubidea, betebeharra da.
-------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua: AZKOITIN JAIETAN

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada