XANO BIRIATUARRA


Patrixi zer den! Zenbat dakien Euli zahar horrek. Gainera iruditzen zait, dena ez duela ikasi. Nere ustez gauza batzuk bereak dira.
Beno lagun, guk gure erara jarraitu behar dugu bizitzen. Ahal baldin badugu behintzat.
Zergatik esan dut hori? Euria ari delako.
Ba dakit zer egin, joango gara herrian dagoen Liburutegira, Hendaian hirugarren mailako Idazleak eta Poetak asko daude.
Herri bat, txurrozalea baldin bada, Txurrero asko bizi behar dute bertan.
Goazen ba, auskalo ze irakurri behar dugun!

Bide okerrean
pauso zuzenik ezin da eman.


Zer iruditzen zaizu lagun, bide okerrean… zein da bide okerra, bihurgune asko duena?
Seguraski bai, horretarako gerri ona behar da. Ba noa bertsoak irakurtzea.
Badago bat polita, nere gustokoa.

Pertsona beti da ezjakina
naiz ikasten igaro bidea,
ez baita izan inoiz berdina
begiratzea ta ikustea.


Han, ate ondoan, badago beste bertso bat polita, ezagutzen ditut bai bertsoa eta bai egilea.
Egilea, nere lankidea izanda, Xano, Biriatuarra, teilatuak egiten artista. Bertso jartzen ere ona.

Bizian nahi nuke dena jakin
ta nahiz ez eduki itxaropena
lasaitzen naiz galdera honekin
nola jakin ikasten ez dena?


Ziur nago Xanok teilatu azpian idatzi duela bertso hori. Teilatu gainean ez dira egoten galderak, alturan erantzunak bizi dira.

Hor badago beste bat, ea nolakoa den. Ikusiko dugu.

Nahiz eta gauza asko ez ikasi
ikasi dut garrantzitsuena
naizen bezela gustora bizi
eta izan beti ni naizena.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua: JESUKRISTO

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada