GAUR GOIZEAN



Beti pentsatu izan dut, lagun eta ezagunen artean, badagoela tarte handia, eta

hitz bat falta dela, tarte hori definitzeko.

Bizian ezagun gehiegi ditugu eta lagun gutxi.




Gaur goizean
Lagun bat galdu dut
eta ez naiz bila joan.
Ez naiz bila joan
lan bat nuelako egiteko
eta dudalako oraindik.
Hitz bat aurkitu behar dut,
lagun eta ezagun hitzen artean
hitz bat errealitatea isladatzen duena,
egia dena.
Hauxe bururatu zait neri : Balegun.

Zuri lagun beste hitz bat bururatuko zaizu, ziur nago eta idatzi ezazu segundo bat galdu gabe.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

HIRUGARREN ATALAREN AMAIERA
hurrengoa : BIZIAREN EDERTASUNA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada