ZORITXARRAREKIN EGIN DUT TOPO


Hendaian, Hendaia izateko gogoa galtzen duenean,
hortxe bertan, egundoko istripua ikusi dut,
istripu ahaztezina.
Denbora galtzen nenbilela,
norbait ikusi dut lurrean etzanda,
emea, emakumea zirudien,
baina ezaugarri handienak falta zituen.
Zer da ba orduan pentsatu dut?
Hurbildu naizenean berehala ohartu naiz,
emakumea izateko gogorik ez zuela,
nahiz eta emea izan.
Bere begiek urdinak ziren,
bere begirada berdea,
ausarta eta dotorea,
bere aurpegia kolorez betea,
bapatean konturatu naiz
dela gauaren amorantea,
Askatasun Anderea.
Poliki poliki hurbildu naiz,
lagundu egin nahi nion altxatzen,
arnasa ezin hartu,
sabela ikuitzen zuen behin eta berriro,
sufritzen zegoen giartearen Erregina,
haurdun zegoen Askatasuna!!
Ia ezinean ulertu dut,
demokraziak bortxatzen zuela egunero
eta ea eramango al nuen Donibanera,
han nahi zuela alaba mundura ekarri.
Baietz erantzun diot berehala,
Askatasunari ezion diot ezer ukatu,
poliki, poliki, goxo, goxo,
gerritik helduta hasi naiz altxatzen,
baina hasi bakarrik,
bapatean Justiziak, auto dotore batean igota,
Erreginen Erreginari sekulako kolpea eman dio,
hilzorian utzi du!!
Ez omen du ikusi.
Hori izanda Justiziak eman duen argudio bakarra,
bere hile zuria orraztea erabaki duenean.
Gertatutakoa merezi zuen beste erantzuna,
baina ezin nuen denbora galdu,
Askatasuna hilzorian zegoenean,
bere alaba jaiotzeko amorratzen zegoen
eta zer egin?
Nere bizitzako erabaki zailena hartu dut,
onartu dut Askatasunaren dimisioa,
beraz, alabari jaiotzen lagundu egin diot.
Ama biluzik ipini ondoren,
konprobatu dut,
gerritik behera zulo bakarra zeukala,
ipurdikoa hain zuzen,
ipurdi justua,
hori bai izan dela ostopo latza.
Nondik atera behar zuen alabak!
Ahora begiratu diodanean
beste arazo bat sortu da,
zati bat lotuta zeukan ,
hobeto ulertzeko esango dut,
aho erdia itxita zeukala.
Segituan ireki diot ahoa
eta haurra ateratzen hasi naiz,
ez zegoen segundo bat galtzeko.
Hortzak ez zidaten ezer laguntzen,
mailuarekin puskatu dizkiot erdikoak,
ederki kostata burua ageri da,
horrek indar handia eman dit.
Askatasunak ez du bizkar zabala,
hankak luzeak bai baina argalak,
beso motz sendoak ditu,
indarra ez zaio faltako.
Besotik goxo goxo helduta,
minutu bat beranduago jaio da,
alaba jaio da.
Askatasuna jaio da,
beste Askatasun bat.
Alabak, amak baino urrutiago iristen dira.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : MARRUBI TROITINORI

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada