MARRUBI TROITINOri


Lehengo egunean sekulako poza hartu nuen. Marrubi Troitiño ikusi nuen Topoan. Gutxi gorabehera denak gara berdinak, denak maite dugu jende pila bat, baina bereziki ez ditugu denak berdin maite, lagun berezi hoiek beste modura maite ditugu eta normala da. Sentimenduak autonomoak dira, ez ditugu kontrolatzen, eta hobe, adibidez, nik Marrubi ikusten dudanean, gorputzak sekulako astindua ematen dit, odolak Ferrariak baino abiada gehiago hartzen du, bihotza dantzan hasten da, buruak ahaztu egiten ditu arazoak, zer eskatu behar zaio gehiago, neska gazte bati? Segundo batzutan Zoriontsu egiten gaitu !! Kriston txolloa da berarekin topo egitea. Aspaldi neukan pentsatua zerbait idaztea eta lehengo egunean erabaki nuen egitea. Milioi bat Udaberri baino freskura gehiago daukan neska gazte batek, ezin du gelditu Poesiarik gabe, ezta pentsatu ere!! Ikusiko duzu Marrubi, igeltseroak nola jartzen ditugun adreiluak sentimendoen paretan. Merezi duten paretetan.



MARRUBI TROITINOri



Biziak batzutan,

musu bat ematen digu,

ustegabean gertatzen delako,

ez dugu berehala erreakzionatzen,

baina oparia dastatzen hasten garenean,

ze polita den,

ze ederra den egun hori!!

Beste batzutan, oso gutxitan,

bi musu ematen digu,

egun horretan,

hodeiertza laztantzen dugu, itsasoa besarkatu,

gozamenak ez du neurririk,

zoragarria da benetan egun hori!!

Oso, oso gutxitan,

biziak musu pila ematen digu

eta egun hori oso zaila da deskribatzen,

hori bizi egin behar da,

sentitu, gozatu.

Eguzkia gure auzora jaisten da,

goizetik gaueraino eguna goxatzera,

Ilargia gelaren erdian biluzten da,

bere urrezko sentimenduak konpartitzeko,

haurrek abesten ematen dizkigute egun onak,

usoak dantzan hasten dira etxe aurrean,

zuhaitzek eskaintzen dizkigute beraien fruituak,

Hegohaizeak orrazten digu Zoriona

eta Euria,

irribarrea ureztatzen hasten zaigunean,

begietatik malko batzuk erortzen zaizkigu,

gure poza eta gure eskerra adieraziz.

Hori dena gertatzen zait Marrubi,

zuri ikusten zaitudan bakoitzean.

Mila esker nere laguna izateagatik.

Maite zaitut.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : BIZIA BIZITZEN DUGUNEAN

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada