Badakizu lagun, Hendaian bizi naizela, urte askotan bizi naiz hemen, horregatik nahiko ondo
ezagutzen dut. Beno, hori da pentsatzen dudana.
Herri hau besteak bezelaxe, handitu eginda dezente, ( ez Altza bezela noski ) eta hemengo biztanlea nahiko zaharra da.
Gure auzoan adibidez, etxe bakoitzean amona bat bizi da eta bizi da bakarrik. Gehienak etxearen jabeak dira eta ez daude egoera hain txarrean.
Ba dute diru sarrera, ba dituzte bisitak, hitzegiten dute norbaitekin, bestela nerekin, horrela frantsesa praktikatzen dut.
Baina badaude beste batzuk, beste egoera batean daudenak, diru iturri gutxi, kontaktu pertsonalak gutxi, hitz batean esanda : bizi gutxi.
Bizia ez da jeiki, gozaldu, lanera joan edo beste zerbait egin, ez da hori bakarrik, neretzat bizia amestea da, egitasmoak izatea, libre ditugun momentu hoiek ondo gozatzea, aste bukaerak lagunekin disfrutatzea.
Bizirik bizitzea da bizia eta hori nahiko zaila da gizarte honetan. Gaur egun, urte asko hartzen ditugu eta ditugun diru sarrerekin ezineskoa da hil arte bizirik bizitzea.
Diru sarrerak txikiak, derrigortzen dute bizia behar den bezela besarkatzea, mugatzen dute Zoriona, oso zaila da egoera horretan baikorra izatea.
Horri geitzen baldin badiogu, adin horretan osasuna ondatzen hasten dela….ba oso normala da gertatzen ari dena.
Inoiz baino beranduago hiltzen garenean,
sekula baino lehenago galtzen dugu bizia.

-------------------------------------------------------------------------------------------------
Cap comentari:
Publica un comentari a l'entrada