EZ NAIZ ESNATZEN...


Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz bizitzeko
egunsentia goizero
urdinbeltzez margotzeko.

Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz gozatzeko
hamaiketakoan bizia
ogi tartean jateko.

Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz mugitzeko
Zorionari goizero
sentimenduak orrazteko.

Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz maitatzeko
itzali den irribarrea
berriz musuka pizteko.

Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz amesteko
munduko langile denak
angulak jaten ikusteko.

Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz idazteko
kultura maitasuna dela
hori bakarrik esateko.



Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz alaitzeko
mundu osoko pailasoei
omenaldi bat egiteko.


Ez naiz esnatzen sufritzeko
esnatzen naiz jolasteko
hegohaizearekin dantzatuz
bihar berriro jaiotzeko.

-------------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : BIZIA ETA BIDEA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada