BIZIA ETA BIDEA


BIZIA ETA BIDEA


Bidea ez da nekatzen

harria ez da pausoa

bihotza ez da itzaltzen

odola baita beroa

bizia da Herria ta

heriotza gure auzoa

beldurrak ezin du izan

Zorionen gurasoa.

Goazen pausoka kantari

bizitzen bide osoa

bizia ez da gezurra

egia bada zintzoa

arrazoia zer ote da

usoa edo otsoa

ona al da gorputzarentzat

edaten ez den ardoa.



Bidea berez motza da

pausoak ez du luzatzen

zergatik luzatu behar

bizia ez bada aldatzen

heriotza hortxe dago

dena kolorez margotzen

bidean ez da inor hil

bizia ez da bukatzen.

Horregatik maite behar da

ikasi dena gozatzen

jakin behar da bidean

biziarekin dantzatzen

goxo goxo hurbilduta

musuka hasi laztantzen

biziak ba omen daki

eskatu gabe ematen.



Bidea ez da gaixotzen

bizia ez da gizentzen

gauero mozkortzen denez

heriotza ez da aspertzen

alkoholak aspaldi daki

Zorion koskorra zer den

balantzaka hasi edo

erori han eta hemen.

Erortzen dena bizi da

baldin ba daki altxatzen

zutitzea zaila baita

ez baldin bagara ausartzen

biziari eutsi behar zaio

zimurrak asko maitatzen

esnatu orduko hasi

akats guztiak orrazten



Biziak ez du izenik

lorea ez da emea

bideak buru gutxi du

hauxe da ustegabea.

Biziak ez du bizi nahi

bere lana da ordea

Zoriona hortxe dago

zurea eta nerea.

Zoriona ez da erosten

ez da opari merkea

itxuraz ez da erreza

musuka eraikitzea

lapurtu egingo dugu

askoz hobe zatitzea

erdibana disfrutatu

bizia ez da tristea.


Bertso hauek ez dakit zer diren, onak… txarrak…..oso gustora egin ditut eta horrek asko balio du.

-----------------------------------------------------------------------------------------------

hurrengo kapitulua : ARGIA ETA ITZALA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada