ARGIA ETA ITZALA



Itzalak ez du berorik
goseak ez du gizentzen
nahigabearen arnasak
ez du izana berotzen
itzala hotzez bizi da
inork ez dio laguntzen
biluzik jaio zen eta
ez du zergatik ulertzen.
Biluzik jaio zen baino
azala ez zaio gustatzen
argiz nahiko luke jantzi
ez du ordea asmatzen.
noiz hasiko da Eguzkia
alaba piskat maitatzen
noiz hasiko da argia
ahizparen bihotza goxatzen.

Eguzkia ba da argia
da itzalaren bizia
ilunpearen erdian
amesten dugun ogia
itzalak oraindik ez du
erabat galdu begia
itxaropenez bizi da
bilatzen egunsentia.
Eguzkiak ez du hortzik
argia baita egia
zergatik dago orduan
itzala jan gabe eztia
askatasuna behar du
eraiki bere kabia
bere eskubidea da
eskubide merezia.

Argia ez da itzala
itzala ba da zauria
itzala ez da zorionez
bihotz gabeko harria
Aita Eguzkia du ta
Ama da izar gorria
horregatik nahiko luke
itzala izan argia.
Ez da sekula lotsatzen
dauka nortasun handia
ondo daki datorrela
egoera berezia
dotore jaztea nahi du
hautsa bihurtuz mamia
argiarekin batera
bizi egin nahi du bizia


Eguzkiak ez omen du
izan denen erregea
argiak eskatu dio
merezi duen partea
ba da garaia Jauntxoak
zatitzeko boterea
zergatik izan behar du
argia beti hobea.
Itzalak betidanik du
bizitzeko ekubidea
bizia gozatzeko da
irria baita urrea
argiak irekiko dio
maitasunari atea
itzalak ezagutuko du
Zorionaren bidea.



Bertso hauek itsusiak dira, baina mundu honetan denak bizi behar dugu.
-------------------------------------------------------------------------------------------------
hurrengo kapitulua : ARDOA ETA URA

1 comentari:

  1. que gusto tendría de conocer traducidos los versos al castellano. Estoy enamorado del euskara. Ezkari mile.

    ResponElimina