KAIXO MADDI !!!!!!







ONGI ETORRI MAITEA, AMESLARIEN KABIRA ETA EGOSGORREN ERREINURA !!!!!
Herri txiki honetan, Aberri handi honetan, zu bezelako usoak jaiotzen dira, politak, bihurriak, dotoreak, hitz batean esanda, miresgarriak eta maitagarriak.
Atzo zuri begira nengoela oso ondo pasa nuen eta genuen, pila bat gozatu genuen zurekin. Mugimendu denak jarraitu genituen, genituen idatzi dut, zeren asko dituzu, adibidez eskuak ez dituzu inoiz geldik uzten,
ezta burua ere, beti zaude martxan.
Dena den, neretzat momentu politena izan zen, bularra hartzen zeundela, ama hasi zenean mugikorretik hitzegiten, bat baten entzuten hasi zinen.
Gora begira jarri zinen, entzuten, pentsatzen eta berehala ohartu nintzen, jakinmina duzula.
Zure adina nuenean, Aitona Joxek bertso bat bota omen zidan etxeko sukaldean, esanez bertso asko egingo nituela eta nik horrelako zerbait esango dizut.
Jakinmina duenak asko pentsatzen du eta asko idazten du. Eta lasai idatzi, asko idazten duenak, beti idazten du zerbait ona.
Orain Maddi saiatuko naiz zerbait polita egiten.


         MADDI MAITEA!!!

Badakizu gauza bat laztana?
Zure zain nengoela
eta merezi izan duela itxarotea.
Polita zara benetan!!!
Zuri begira nagoela
bizia disfrutatzen dut pila bat,
zure begiek ikusten ari naizela
itsasoko olatuen aparrak sentitzen ditut
jolasten argi izpien artean.
Zure begiradak usoen ametsa darama,
hegan hasteko egarria,
bizia dastatzeko premia,
bizitzeko prest biziaren orria.
Ze ederra den zure irribarrea!!!
Zure aurpegiko lorea,
zure arimaren urrea....
Maddi, irribarre denak ederrak dira,
baina batez ere
zurea.
Zuri begira nagoela
edertasuna ikusten ari naiz,
ikusten, ikuitzen, miresten,
maitatzen,
zure edertasuna benetakoa delako,
barru barrukoa
taupadaz eta odolez egindakoa.
Zure sentimenduak,
neguko loreak dira
Udaberriko zelaian
bizia eta ingurua
Maitasunez apaintzen.
Laister etorriko da eguna,
zelai horretan, gurasoak
eta osaba-isebak, aiton-amonak
lengusuak eta zu,
ospatuko dugula zure jaiotza.

MADDI ASKO MAITE ZAITUGU!!!!!!!!!!!!!





Piskat euforikoa nago, Aitona izatea ez da gertatzen egunero, horregatik esaldi bat idatziko dut. Ea polita den.

Bizian nahi baldin baduzu
lagun asko izan,
asko entzun behar duzu 
eta gezur gutxi esan.






hurrengo Kapitulua


GURE PRESOAK !!!!!!

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada