GURE PRESOAK


 
Gure Aberrian, Euskal Herri maitean, badaude pertsona batzuk, ez direnak etxean bizi, ezta Aberrian ere, bizi dira urruti, Kastillan, Extremaduran, Andaluzian, bizi dira baldintza gogorretan.
Saiatuko naiz merezi duten omenaldia egiten.

               

Andaluziko espetxeetan
Goizeko zazpirak dira.
Lehioari begira dago,
Begira ikusteko.
Armiarmak somatu ditu
Baina ez  argia,
Itzala ez da egunsentia,
Heriotza ez da bizia,
Bizia da, Zoriontasunaren hazia.
Españiko ziegetan
Euskaldunentzat ez dago bizirik,
Pertsona ameslarientzat
Ez dago kupidarik.
Gorrotoak ez daki Maitasuna zer den,
Gorrotoak uzten ditu
Pertsonaren malkoak usteltzen,
Bere egitasmoak itotzen,
Mendekua garatzen da egunero
Presoen odola pozoitzen.
Baina mendekuak ez du ikasi nahi,
Euskaldunen odola ez dela lehortzen.
Presoen zainetan Euskal Herria bizi da,
Hor, bere odol horretan,
Herri zahar honek ametsak gordetzen ditu,
Arnasaren zotina gaindituz,
Taupadak garraxika ditu,
 Gurea dena eskatzen 
Gure Aberriaren  Burujabetza.
Zu zeu eta beste Euskaldun anitz,
Gatibu  bizi zarete, sufritzen,
Hilzoria luzatzen,
Euskal Herriari maitatzeagatik
askatasunarekin ordaintzen.
Euskal Herriko arranoa preso dago
Preso gezurraren atzaparretan,
Baina Egia ez dago hilik,
Zauritua baizik.
Laster hasiko da hegan
Europako zerua zeharkatzen,
Hemen, Kantauri Itsasoan
Europako herri zaharrena 
bizi dela esateko!!
Zaharrena baina gazteena.
EUSKAL HERRIA !!!!!

GORA GURE PRESOAK !!!

ETXEAN ETA BIZIRIK NAHI ZAITUZTEGU!!!



Zoritxarrez gure presoak ez daude batere ondo. Datozten urteetan Euskaldunak ba dugu zer egin.
Presoak atera egin behar ditugu eta etxera ekarri. Hori da egin behar duguna, gure presoei Zorionaren bidean ipini.
Bitartean guk jarraituko dugu gure bizia egiten. Nik  adibidez, hirurogei urte egin behar ditut.
Zahartzaroaren bidean sartu naiz......eta zer?
Bizia galduko dugu.....baino bizitzeko gogoa ez!!!


            HIRUROGEI  URTEKIN


Hirurogei urtekin
zer al da idatzi,
ez al da askoz hobea
dena bertan utzi.
Ilargira aldegin
hantxe pozik bizi,
baina ez da berdina
bizi edo etsi.


Hirurogei urtekin
zer al da pentsatu,
bizia bizi dela
ez gara nekatu.
Onari koska egin
bestea baztertu,
ezkortasunarekin
erabat bukatu.


Hirurogei urtekin
zer al da ikasi,
ez dugula joan behar
inora ihesi.
Izanari helduta
berriz dantzan hasi,
denbora aprobetxatu

bihar baita etzi.



Hirurogei urtekin
zer al da dastatu,
angulak jan ondoren
patxarana hartu.
Burua formala da
bihotza berotu,
bate lotsarik gabe
bizia gozatu.


Hirurogei urtekin
zer da bizitzea
berandu oheratu
ta goiz jeikitzea.
Mendira abiatu
gora igotzea
berriro jaiotzean
ondo sentitzea.

Hirurogei urtekin
zer da amestea
ikusten ez duguna
eguerdin jatea.
Ametsa  itsua da
ausardiz betea
odola ez da zahartzen
beti da gaztea.

Hirurogei urtekin
Zoriona dator
arranoa bezela
beti oso baikor.
Ni ere hola nabil
bigun eta gogor
denetikan  daukat ta
ez dut inonen zor.


Begira lagun zer bururatu zaidan bat batean. Seguraski ez zara  Bidasoaren inguruan bizi. Beno, ez da derrigorra, ahal duzu egun batean etorri. Nik ere ahal dut joan zure herrira.
Momentuz utziko dugu asuntu hau dagoen bezela.

Esnatzen naizenean
eta ez dakidanean zer idatzi,
pentsatzen egoten naiz.......
gu biok ez garela ezagutu,
hori bai dela marka!!!
Beno, berdin da,
ez da ezer larria gertatu.
Edo bai....nork daki.
Gu biok ezagutu ba ginen,
maingoak saltoka biziko lirateke,
irakatsi egingo genielako,
bide aproposetan ibiltzen.
Gu biok ezagutu ba ginen,
tristeak alaiak izango lirateke,
irakatsi egingo genielako
Zorionaren Aberrian bizitzen,
MUSIKAN!!!!!!!!!!!!
Gu biok ezagutu ba ginen,
pertsonak ausartagoak izango lirateke,
guk irakatsi egingo genielako
zuhaitz gainean bizitzen,
amets guztien kabian.
Gu biok ezagutu ba ginen,
langileak zoriontsuak izango lirateke,
 irakatsi egingo genielako
solidaritatearen bitartez elkar maitatzen.
Gu biok ezagutu ba ginen
.............................................
oso polita izango zen,
baina ez gara ezagutzen
eta ez gara ezagutuko.
Hemendik bidaltzen dizut
musu poli polit bat
eta saiatu Zoriontsua izaten,
zu Zoriontsu baldin bazara,
ziur nago zure lagunak
kantari gozalduko dutela.


hurrengo kapitulua

     BAKEA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada