BAKEA


Askotan, nere iritziz gehiegitan, Bakeari buruz hitzegiten dugu. Eta zergatik?
Ba bakoitzak nahi duelako lortu bere Bakea. Normalki bi edo hiru sujeto egoten dira Bakearen bila eta noski hirurak daukate arrazoi osoa.
Arrazoia piskat mozorrotu ezkero, Egiaren itxura hartzen du, baina itxura bakarrik.
Horregatik ez dugu lortu oraindik BAKEA.

                                 BAKEA

 Zer zara zu maitea,
arra edo emea?
laharra edo lorea?
harria eta urrea?
Bitxi gordea.
Agian zara
gauerdiko musu hezea....
Zer zara zu uso merkea,
arima duen aberea,
botereen neskamea,
amets askoren heltzea,
idien irribarrea.
Udazkeneko arratsaldetan
errekan galduta,
poliki poliki itotzen ari den
malko tristea.
Negarren lengusua,
anbiguotasunen jabea,
itxaropenez betea,
elur beltzen  adiskidea,
zeru morea.
Zer zara hegohaize dotorea,
seguraski zara,
arrazoien ideologia,
sentimenduen ogia,

maitasunen mamia,
zorionaren kabia.
Su ondoan lehortzen ari den
kontzientzi bustia.

Eta orain erantzun didazu mesedez,
beldurrik gabe, lotsarik gabe,
ozenki, askatasun osoan :
Nor zara zu maitea?

"Ni naiz Bakea,
Egiaren ahizpa
eta Justiziaren bikotea."





Egun hauetan burua ez daukat oso bizkor eta gelditu egingo naiz piskat.
Piskat bakarrik.

Zuri lagun,
noizbait bururatu zaizu zer den idaztea?
Idaztea da
inork esan ez duena esatea.
Hartu aitzurra eta goazen!!!

Ederki gaude gu idazteko. Ordubete pasa dut Hiztegia begiratzen. Azkenean ohartu naiz, ezingo dugula
inoiz gehiago idatzi, gure betiko atxurrarekin....
Atxurra orain da Aitzur.
Lasai lagun, Bordazaharreko Aitonak buruarekin idazten zuen. Guk zergatik ez?

Gaur Irailaren hamabosta da, nere urtebetetzea, gaur jai da. Hirurogei urte egin ditut.


hurrengo kapitulua

   GIZARTEAREN  BASOA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada