GIZARTEAREN BASOA















Atzo arratsaldean, lagun batek esan zidan, nere Poesi batzuk ez zaizkiola gehiegi gustatzen.
"Bai baino....ez direla txarrak baino....Poesia ez dela hori......"
Neri oso normala iruditu zitzaidan berak hori esatea. Ni ez naiz idazlea, ez naiz Poeta, ez naiz pertsona bat Kultura pila duena, oso oso gutxi irakurri dut, ni txiripaz sartu nintzen saltsa honetan.
Egunero egunero idazten dut eta batzutan hala eta beste batzutan horrela. Bihotzak zer agintzen duen edo burua zer nahi duen eta baita ere, aspermenak zer eskatzen duen.
Orain arte egin dudan lanarekin kontentu nago, bertso asko egin ditut eta batzuk onak dira, Poesiak ere berdin, esaldi mordoa idatzita daukat eta iruditzen zait batzuk, adibidez bost edo sei, ba nahiko onak direla.
Ipuinak idatzi ditut baino gutxi eta seguraski oso balore gutxikoak. Agian pare bat egin ditut erdipurdikoak.
Ipuinak da lan bat egingo dudana, agian hemendik bi urtera edo horrela.
Nere lanean, batez ere Poesi munduan, dago lan bat oso berezia dena eta da gure Aberriari, gure Euskal Herriari egin dizkiodan Poesiak.
Ez dakit Literatura aldetik kategori asko duten...seguraski ez eta ez zait gehiegi axola.
Euskal Herria, gure Aberria, ez da bere buruaren jabe, horregatik triste bizi da, irribarrea itzaltzen ari zaio eta egoera tamalgarri hori bukatu arte, nik jarraituko dut odolarekin idazten.
Nere aitona hil zen, aita ere bai, hemen gaude gu orain, Maddi jaio berria da, hilko da, baino bere alaba jarraituko du idazten, Euskal Herria Hilezkorra delako.
Euskaldunen Aberrian odola ez da lehortzen.

JO  TA  KE  ZORIONA  LORTU  ARTE !!!!!!

Txiroek aske bizi gara,
baina gure askatasuna oso txiroa da.
Hain txiroa da,
ezin dugula
Zorion zati txiki bat jan ere.
Horrelakoa  da,
gorbata duten putreek
bizitzeko ematen diguten demokrazia.


Hau nondik atera da! Seguraski irratia entzuten, bat batean etorri zait burura, azkeneko urteetan ez dago beste konturik. Kontu itsusiak entzun behar ditugu langile garenak edo izan garenak.

                                                         DIRUA

.helburua, kantua,zerua,izoztua,estua, urre antzua




Bizi garen munduan gero eta zailagoa da elkar ulertzea.
Hitzegin behar dut Patrixirekin, momentu batzutan aspertu egiten naiz eta horrek sortzen du elkarhizketa bat
Euliarekin.

hurrengo kapitulua

EZIN DENEAN IDAZTEN

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada