EZIN DENEAN IDATZI














Duela aste batzuk , igarri dut ez daukadala Poesiak egiteko erreztasun handirik. Ez da larria. Ez da ezer gertatzen, bertsoak idazten hasi nintzen eta bertsoak idazten bukatuko dut.



Bertso berriak jartzera noa
baino ez dakit zer esan
ez al dut hobe dena uztea
eta belar pilan etzan.
Ez da erreza bururik gabe
gizon jakintsua izan
ez da xamurra mailoarekin
kultura onena eman.



Herriak beti kultura nahi du
ondo afaldu ondoren
intelektualak ez omen dute
ia sekula afaltzen.
Neronek ere ez dut afaltzen

ta hasi naiz urduri jartzen
ustegabean hasi ote naiz
intelektuala izaten.


Igeltseroak laino artean
ikasi dugu  pentsatzen
gezur galantak irakurrita
egi sakonak idazten.
Ohituta gaude  bide txikitan
pauso luzeak ematen
ikasi dugu larre motzean
Zoriontsuak izaten.


Zoriona  da oso aberatsa
ez ditu bi galtza pare
hala ta guztiz pozik bizi da
musu artean dotore.
Ez du soinean ezer beharrik
ez du eskatzen batere
primeran daki ogi gogorra
biguntzen  borrarik gabe. 


Udazkenean sartuta gaude
bizia zahartzen ari da
hegohaizea bizi den arte
ez gara joango arira.
Gure aria non ote dago
nik aritik ezin tira

nere ipurdian ile txuriak
usteltzen hasi bai dira.


Sanmartineko txerri eguna
ari zaigula hurbiltzen
Biriatuko baserrietan
hasi dira batzuk hiltzen.
Txerri berdinak ordaindu behar

besteak beti gizentzen
korbata duten txerri handiak
ez bai dira suizidatzen.

Elur  artean pozez beteta
heldu  da urte berria
biluzik beti bezela dator
amets denen aberria.
Opari pila dakar gurdian
asko maite du herria
buruz ikasi zuen aspaldi
urrea ez dela harria.


Orain bat batean burura etorri zait zerbait. Ikusiko dugu zer den. Denbora pasatzeko behintzat balioko du
eta ez da gutxi.


Pertsona batzuk ez dute irribarrerik,
begirada lehortua daukatelako,
izana bezelaxe.
Beste pertsona batzuk
ez dute  inoiz irri egiten,
ez dira bizi.
Beste batzuk irri piskat egiten dute,
hiltzen ari dira poliki poliki.
Beste batzuk ez dakite zer egin
eta ez dute inoiz jakingo
bizi hala hiltzen ari diren.
Bakar batzuk alaiak dira, baikorrak,
oso  itxaronpentsuak,
hoiek ez dira bizi,
hoiek bizia dira.
Bizi dira Hodeiertzari begira,
amets guztiak bizi diren tokira,
Zorionaren kabira
eta han
eta han bakarrik
bizia bizi da.

hurrengo kapitulua

 BORDAZAR BIZIKO DA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada