GALDERA ZAILAK



BIGARREN ATALA

Bigarren atala hasi behar dut, beti bezela gogotsu.
Harrituta nago sortu den saltsarekin, bapatean ohartu gara zezenak sufritu egiten dutela.
Hori onartuta, esan behar da ez dela abere bakarra, abere asko sufritzen dute.Adibidez oilaskoak preso bizi dira, ez dute askatasunik, txori pila bat kaioletan sartuta daude, usoak beldurrez bizi dira udazkenero, horrela ahalko nuke jarraitu beste abere pilarekin.
Baina abereena baino larriago da, Abere berritxuen basoan pertsona asko jasaten dutela tratu txarrak.
Zenbat idazkari bizi dira sufritzen, bere nagusia edo bere arduraduna, ez diolako pertsona bezela tratatzen?
Zenbat neskame bizi da etxeko txakurra edo etxeko katua baino askoz okerrago?
Zenbat emakume erahiltzen dituzten urtero, zenbat sufritu behar duten preso bizi diren prostitutak eta zenbat eta zenbat….
Hoiek dira kasu bereziak, beste kasu batzuk goitik ikusita ez dira hain gogorrak, baina gogorrak dira bai, zenbat haur ari dira lanean egun osoan miseria bat kobratzen.
Ezin dut esan gabe utzi, Amnistia Internazionalek urtero zalatzen duela, Estatu batzuk tortura aplikatzen dutela itaunketetan….eta denok isilik gaude.
Ba dirudi zezenketen alde nagoela, ba garbi esanda, ez dakit zer esan. Zezena asko gustatzen zait, abere oso dotorea da, gero Plazan gertatzen dena ez zait hainbeste gustatzen. Batez ere, pikadoreak egiten dutena.
Beste gauza ez dudana ulertzen eta ez dudana onartzen , toreatzea artea denik.
Ez zait iruditzen hori artea denik, nik beste konzeptu bat daukat arteari buruz. Dena den, ez daukat garbi artea zer den.

Norbait sartu da etxean, egon piskat lagun…. Euli bat da, ikusi behar dut nor den….Patrixi!!!

-- Zer moduz zaude Kaiku?
-- Gaizki. Jakin nahi dut artea zer den eta ez dut lortzen.
-- Ezer baino lehenago hartuko dugu Cointreau bat, ezta?
-- Ez dut, lehengo egunean bukatu nuen, ez dago gehiago.
-- Espero dut txantxa bat izatea….
-- Beti daukat botila bat gordeta, zu amabirjina bezela azaltzen zara eta badaezpada eduki egin behar.
-- Zerbait esatera etorri naiz...ba noa Biriatutik, Altzara noa, Martillunera.
-- Martillunera! Nere ama horkoa da.
-- Badakit, ni ere hangoa naiz, Martillungoa. Txirritan Unibertsitatean jaio, hasi eta bizi izan nintzen Biriatura etorri arte.
-- Nere ama ezagutuko duzu orduan!
-- Ezagutuko ez dut ba, Mari.
-- Horregatik lagundu zenidan Biriatuko ilunpetan?


Euli zaharrak erantzuteko keinu bat egin du, baina keinu ahula izanda.

-- Atera beste Cointreau bat, Kultura egiten hasi behar dugu.
-- Patrixi gaur forman etorri zara, horrela gustatzen zait zuri ikustea, alai, gogotsu, sasoi betean.


Patrixi kopa gainean zegoen, baina orain kopa barruan dago, Cointreaun barruan zenbat gustatzen zaion igeri egitea.
Hara, hara, gelditu egin da, pentsatzen dago, laister ba dugu erantzun bat, auskalo ze bururatu zaion.

-- Artea da, gaitasuna izatea talentuaren bitartez edertasuna sortzeko.

Zer iruditu zaizu lagun, gustatu zaizu? Neri gustatzen zait, baina ba ditut nere zalantzak.

-- Patrixi, artea kultura da?
-- Ahaldu izan, askotan hala da, beste batzutan……itsasoa ederra da, kultura da?


Patrixi inspiratua dago eta aprobetxatu behar dut momentua.

-- Zer da Kultura?
-- Kultura da, pertsonak aukeratuko duen bizimodua, Zoriona kolektiboa izan dadin.
-- Artista harroa da?
-- Gizakia harroa da. Zuek gehienak harroak zarete, gero gertatzen dena da, batzuk ezin duzutela harroak izan. Taxista asko dago, herizain ere, langile harruntak ezin du harroa izan, artista gutxi jaiotzen da eta horregatik

harrotzen da, harrotzen dena.
-- Pertsona akats gabea da?
-- Ez luke izan behar. Pertsona sentimenduz, maitasunez osatua dago, ez da eta ezin du izan makina. Pertsonak barre, negar, hanka sartu, asmatu, hoiek denak egin behar ditu.

-- Eta….
-- Agur Xanti, Martillunera noa, han ikusiko gara.
--------------------------------------------------------------------------------------------------hurrengo kapitulua: XANO BIRIATUARRA

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada